#RajoyMariquita
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EFE agentziak 'maritxu' deitu dio Rajoyri, Twitterren

Informazio agentziak #RajoyMariquita (Rajoy maritxu) etiketa erabili du txio batean, nahi gabe. Gero, barkamena eskatu du, eta Rajoyk erantzun dio barkamena onartzen zuela.
Erabiltzaile batek 'harrapatu' egin du txioa, EFEk ezabatu baino lehen
Erabiltzaile batek 'harrapatu' egin du txioa, EFEk ezabatu baino lehen

EFE albiste agentziak hanka sartu du Twitterren. Izan ere, txio batean, "maritxu" deitu dio Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari.

Hain zuzen ere, agentziak #RajoyMariquita (Rajoy maritxu) etiketa erabili du Espainiako Gobernuari buruzko txio batean.

 

 

Horren ondoren, EFEk ezabatu egin du mezua, eta beste bat publikatu du, barkamena eskatzeko.

"EFEk barkamena eskatu nahi die jarraitzaileei eta Mariano Rajoy presidenteari, nahi gabe iradokizunen zerrendan eratutako etiketa iraingarri bat publikatu duelako", esan du agentziak.

Horren aurrean, Espainiako Gobernuak berak erantzun die Twitterren, barkamena onartzeko: "Eskerrik asko kontua argitzeagatik eta barkamena eskatzeagatik; ahaztu dezagun gertakaria, ez baitu zuen profesionaltasun eredugarria islatzen".

Zure interesekoa izan daiteke

tik-tok_20230223
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak

Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X