Sare sozialak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Martxan da Whatsapp ordenagailuan erabiltzeko webgunea

Zerbitzu hori ordenagailuan erabiltzen hasteko (iPhonea dutenek ezingo dute), QR kode bat irakurri beharko da sakelako telefonoarekin Whatsapp Chrome nabigatzailean irekita.
Whatsapp. Gizmodo.com
Whatsapp. Gizmodo.com

Whatsapp mezularitza aplikazioak zerbitzua ordenagailu pertsonaleko nabigatzailean ere erabili ahal izateko aukera ematen du gaurtik aurrera.

Facebookek erositako konpainiak iragarri duenez, Google Chrome nabigatzailea erabili beharra dago Whatsappen webgunetik mezuak bidali ahal izateko, eta erabiltzaileak aplikazioa instalatuta eta martxan izan behar du sakelako telefonoan (iPhone dutenek ezingo dute, oraingoz).

Zerbitzu hori ordenagailuan erabiltzen hasteko, QR kode bat irakurri beharko da sakelako telefonoarekin Whatsapp Chrome nabigatzailean irekita.

Webgunetik bidalitako mezuak edo jasotakoak sakelako telefonoko aplikazioan ere gordeko dira.

Zure interesekoa izan daiteke

tik-tok_20230223
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak

Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X