Lurreko telebista digitala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Egokitu duzu antena? Gaur itzaliko dituzte LTDko frekuentzia zaharrak

Antena egokitu ez dutenek edo telebistak berriz sintonizatu ez dituztenek ezingo dituzte LTDko kateak ikusi.
50.000 eta 100.000 pertsona artean LTD ikusi gabe geratuko dira. EFE
50.000 eta 100.000 pertsona artean LTD ikusi gabe geratuko dira. EFE

Gaur itzaliko dituzte dibidendu digitalaren frekuentzian dauden lurreko telebista digitalaren (LTD) kateak. Hori dela eta, antena egokitu ez dutenek edota telebistak berriz sintonizatu ez dituztenek ezin izango dituzte horiek ikusi.

Urriaren 26tik, telebista kate guztiak bi frekuentziatan emititu dituzte, zaharrean eta berrian. Gaur, frekuentzia zaharrak ezabatuko dituzte, 4G sakelako telefonoetako banda zabalari lekua uzteko, eta, telebista kateak frekuentzia berrien bidez ikusteko, telebista berriz sintonizatu beharra dago. Hainbat kasutan, gainera, antena ere egokitu behar da.

Hasiera batean, Espainiako Gobernuak aurtengo urtarrilaren 1a arteko epea eman zuen telebistak sintonizatzeko, baina ondoren beste hiru hilabete luzatu zuen hura, herritar askok prozesua egin barik zutelako.

Telebista Komertzial Irekien Batasunak (UTECA) zehaztu duenez, 10.000 etxek ez dituzte egin aipatutako egokitzapenak Espainiako Estatuan. Ondorioz, "50.000 eta 100.000 pertsona artean" hainbat telebista kate ikusi gabe geratuko dira. Kasu gehienetan, bigarren etxebizitzak, pertsona edadetuenak edo arazo ekonomikoak dituzten komunitateak geratuko dira telebista kate horiek ikusi gabe.

Gastu horiei aurre egiteko, Espainiako Gobernuak diru-laguntzak emango ditu ekainaren 30a arte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek Grokipedia kaleratu du, AAz egindako entziklopedia: tresnak Trump goraipatzen du eta haren arabera Euskadi ez da existitzen

Elon Muskek bultzatutako plataforma berriak ia milioi bat artikulu sortu ditu adimen artifizialaren bidez, eta joera ideologiko oso argia islatzen du. Egungo bertsioan, Grokipediak ez du "Euskadi" terminoa barne hartzen, 20.000 hitz eskaintzen dizkio Donald Trumpi (80 orrialdeko liburua egiteko adina) eta Francori, HIESari eta esklabotzari buruzko ikuspegi partzialak ematen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X