Applek McBooken bateriaren iraupena eta prozesadoreak hobetu ditu
Applek iragarri du MacBooka berritu duela Intelen azken prozesadoreekin, grafiko hobeekin, flash memoria azkarragoarekin eta bateriaren iraupena ordubete luzatuta, gaur egun dagoen Mac fin eta arinean.
% 100ean metalez egindako Unibody diseinua du MacBookak, eta lau diseinu mota daude eskuragarri: urrea, zilarra, grisa eta urre arrosa. Appleren ordenagailu eramangarriak 12 hazbeteko pantaila du, teklatuaren tamaina estandarra, Force Touch trackpada, USB-C portua, "egun osorako" bateria, 0,9 kiloko pisua eta 13,1 milimetroko lodiera.
MacBook berriek seigarren belaunaldiko Intel Core M prozesadoreak izango dituzte, eta 1,3 GHz arteko nukleo bikoitza, 3,1 Ghz arteko Turbo Boost abiadurarekin. Intel HD Graphics 515 grafikoek % 25ean hobetzen omen dute orain artekoa, eta 10 orduz haririk gabe Interneten nabigatzeko edo 11 orduz pelikulak ikusteko aukera emango du bateriak.
MacBookak USB-C portua du, bertatik bateria kargatu, datuak garraiatu eta bideoa igortzeko, ohiko USBaren herenaren lekuan.
Pieza mugikorrik eta haizagailurik ez duenez, MacBookak ez du ia zaratarik ateratzen eta eraginkorragoa da.
Applek iragarri du 13 hazbeteko MacBook Air guztiek 8 GBko memoria izango dutela hasieratik, eta OS X El Capitan sistema eragilea.
Prezioak
1.449 eurotik 1.799 eurora arteko prezioa izango dute ordenagailu berriek, konfigurazioaren arabera, baina gehigarriekin prezioak gora egiten du.
Zure interesekoa izan daiteke
Cloudflarek konpondu du mundu mailan webgune ugaritan arazoak eragin dituen akatsa
Arazo berri hori duela aste batzuk gertatu zen beste etenaldi global garrantzitsu baten ondoren etorri da. Hainbat zerbitzuri eragin zien, hala nola X sare sozialari, ChatGPT 'chatbot'-ari eta League of Legends bideojokoari.
Netflixek Warner Bros. Discovery eskuratuko du, 82.700 milioi dolarren truke
Bi konpainiek akordio bat lortu dute ostiral honetan, zinema eta telebista estudioak eta HBO barne hartzen dituena.
Prentsa digitalari 479 milioi ordaintzera kondenatu dute Meta, lehia desleialagatik
Madrilgo Merkataritza Arloko 15 zenbakiko Epaitegiak AMIko 87 editoreri kalte-ordaina ematera zigortu du Meta, lehia-abantaila bat lortzeagatik, Facebooken eta Instagramen jokabide-publizitatearen bidez.
X, ChatGPT eta League of Legends berriro martxan dira, Cloudfarek sarean izandako akatsa konpondu ondoren
15:42 zirenean jakinarazi du konpainiak, arazoa konponduta dagoela. Gertatukoaren atzean egon arrazoia ere identifikatu dutela esan dute, baina ez dute zehaztu zer gertatu den. Web orrian honako mezua argitaratu dute: "Akatsak monitorizatzen jarraitzen dugu, zerbitzu guztiak bere onera etor daitezen".
Amazonen eta Microsoften hodeiko zerbitzuen inguruko ikerketa zabaldu du Bruselak
Amazon Web Services eta Microsoft Azure konpainiek ez dituzte betetzen "Interneteko zaindari" izendatzeko baldintzak, ez baitauzkate Europar Batasunean horretarako hilero behar diren 45 milioi erabiltzaile, baina Europar Batasuneko Gobernuak jakin nahi du, hala ere, nahikoa kuota ote duten sektorean lehia askea oztopatzeko.
Elon Muskek Grokipedia kaleratu du, AAz egindako entziklopedia: tresnak Trump goraipatzen du eta haren arabera Euskadi ez da existitzen
Elon Muskek bultzatutako plataforma berriak ia milioi bat artikulu sortu ditu adimen artifizialaren bidez, eta joera ideologiko oso argia islatzen du. Egungo bertsioan, Grokipediak ez du "Euskadi" terminoa barne hartzen, 20.000 hitz eskaintzen dizkio Donald Trumpi (80 orrialdeko liburua egiteko adina) eta Francori, HIESari eta esklabotzari buruzko ikuspegi partzialak ematen ditu.
Merezi al du oso bereizmen handiko telebista bat erostea?
Erantzuna ezezkoa da. Cambridgeko Unibertsitateko ikertzaileek diote giza begiak bereizmen-muga bat duela.
YouTubeko milaka bideoren bidez "malware"a eskala handian banatzeko operazio bat identifikatu dute
Gaizkileek YouTubeko kontu faltsuak edo konprometitutakoak erabiltzen zituzten softwarea pirateatu eta jokoak hackeatzeko bideoak argitaratzeko, balizko biktimak erakartzeko amu gisa. Programa horiek lortzeko fitxategiak deskargatzea eskatzen zuten, baina artxibo horiek, benetan, gailua kutsatzen zuen malwarea zuten.
Amnistia Internazionalak salatu duenez, TikTok "nerabeen autoestimu txikiaz baliatzen da dirua irabazteko"
Erakundearen txosten batek ohartarazi duenez, sare sozialaren algoritmoak automutilazioari eta suizidioari buruzko edukiak helarazten dizkie gazteei. AI erakundeak adingabeak babesteko premiazko neurriak hartu ditzaten eskatu die Europako Batzordeari eta Frantziako Gobernuari.
Martxan da Amazonen hodeiko zerbitzua, atzoko gorabeheren ostean
Konpainiak atzo iragarri zuen egunean hasi zirela zerbitzu gehienak martxan, eta sarearen funtzionamendua nomal ibili zela eguna bukatzerako.