Kanpamentu teknologikoak hitzaldiak emango ditu Euskal Encounterrean
Kanpamentu teknologikoak doako ikastaroak eta hitzaldiak antolatu ditu larunbat eta igande honetan, Barakaldoko BEC erakustazokan. Jarduera horiek, uztailaren 22tik 25era izango den Euskal Encounterraren parte izango dira.
Lehenengo hitzaldia uztailaren 23an izango da, 12:00etatik 13:45era, eta filmen ikus-entzunezko esperientzia hobetzea helburu duen Ambilight deitutako teknologiaren nondik norakoak azalduko dituzte. Bigarren hitzaldia, ordea, igandean antolatu dute, 12:45etatik 14:45era, eta errealitate areagotuari buruz izango da. Bertaratzen diren pertsona guztiek, Unity izeneko teknologia erabiliz sortzen diren inguru birtualak ikusi ahal izango dituzte, edota HTC Viveren inguruko xehetasunak ezagutzeko aukera izango dute.
Gainera, kanpamentu teknologikoak bi ikastaro ezberdin antolatu ditu, 13 urtetik beherako umeei zuzenduta daudenak.
Larunbat goizean, LED motatako argi sareak programatzen erakutsiko diete bertaratutakoei. Bigarren ikastaroa igande goizean izango da, eta microbit ordenagailu txikiaren ezaugarri nagusiak azalduko dituzte.
Uztailaren 23an eta 24an izango diren ikastaro edota hitzaldi hauetan parte hartu nahi dutenek, Kanpamentu teknologikoaren web orrialde ofizialean eman beharko dute izena, toki mugatua baitago. Halaber, egun bakarreko sarrera eskuratzen dutenek, ekitaldi horretara joateko aukera izango dute bakarrik: ezin izango dira Euskal Encounterraren aretoan sartu eta ez dute WiFi pasahitza izango, antolatzaileek esan dutenez.
Kanpamentu teknologikoaren helburua gazteengan zientziarekiko, teknologiarekiko, ingeniaritzarekiko eta matematikekiko duten interesa piztea eta sustatzea da.
a sustatzea da. a sustatzea da.Zure interesekoa izan daiteke
Dorre kuantikoa barrutik: konputagailu kuantikoa garatzeko txipak egingo dituzte bertan
Donostian, CIC Nanoguneri erantsita, dorre kuantikoa eraiki dute. Bertan, besteak beste, diluzio hozkailua ezarri dute eta han daude ordenagailu kuantikoak beharrezko dituen txipak sortuko dituzten laborategiak.
Australia eta Frantzia, aitzindari: adingabeek sare sozialak nola erabiltzen duten arautzeko bidea ezarri dute
Australia eta Frantzia izan ziren nerabeei sare sozialetarako sarbidea mugatu zieten lehen herrialdeak, eta Espainiako Gobernua antzeko neurri bat hartzera bultzatu dituen aurrekariak ezarri zituzten.
Europako Batzordeak espedientea ireki dio X sare sozialari, Groken bitartez egiten diren irudi sexualizatuengatik
Elon Musken enpresak Grok adimen artifizialari lotutako arriskuak aztertu eta arindu ote dituen argitu nahi du Bruselak.
Pradales, Chivite eta beste erkidego batzuetako presidenteen datu pertsonalen filtrazioa ikertzen ari dira
Eurogosth izeneko hackerrak agintari autonomikoen NANa, helbideak edo telefonoak zabaldu ditu, eta Vindex ezizeneko hackerrak, berriz, Puente ministroaren eta Garraioetako beste goi-kargudun batzuen informazio pertsonala zabaldu du bi fasetan.
TikTokek AEBren kontrolpean dagoen enpresa bat sortu du AEBn app-aren betoa saihesteko
Donald Trump AEBko presidenteak, akordioaren bultzatzaile nagusiak, sare sozialetan ospatu du duela hilabete prentsak aurreratu zuen albistea baieztatu izana, eta nabarmendu du aplikazioa oso garrantzitsua izan zela 2024ko hauteskundeetan berak lortutako garaipenean, TikTokeko erabiltzaile gazteei esker.
X mundu mailan erori da, aste honetan bigarrenez
Sare soziala eta Grok adimen artifiziala ez dira kargatzen, eta ezin dira erabili.
Xk galarazi egingo du erabiltzaileek Grok bidez irudi sexualizatuak sortzea
Adimen artifizialaren inguruko murrizketa gehiago ezarri ditu sare sozialak, arropa intimoa duten benetako pertsonen irudiak sortzeko polemikaren ondoren, adingabeak barne. Neurria ordainpeko harpidedunei ere aplikatzen zaie.
Grok, Xren adimen artifiziala, indarkeria matxistarako erraminta berria
Milaka pertsona Elon Musken AA erabiltzen ari dira emakumeen irudi sexualizatuak sortzeko, haien baimenik gabe. Horrek eztabaida handia sortu du munduan. Horregatik, Colectiva Femiaseko bi kiderekin hitz egin dugu, artea, feminismoa eta AA lantzen dutenak.
Mundu osoko gobernuak Musken Grok estutzen ari dira, horrek sortu ditzakeen “deepfake” sexualengatik
Europan, hainbat gobernuk ikerketak abiatu dituzte horrelako edukiak legez kanpokoak diren ebaluatzeko.
ChatGPTk eta Copilotek WhatsAppen funtzionatzeari utziko diote eta Meta AIk bakarrik jarraituko du eskuragarri
Mezularitza-plataformaren politika berriengatik, beste enpresen chatbotak itxiko dituzte, eta, ondorioz, OpenAI eta Microsoftenak erretiratuko dituzte bihartik aurrera.