Mezularitza bidezko txantxak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

WhatsAppek ez du 'WhatsAppeko beltza'ren argazki gehiago nahi

Dagoeneko ez da bateragarria 'fake' izenez ezagutzen diren irudi faltsuak sortzea ahalbidetzen duten aplikazioekin.
Fake Whatsapp-en
Fake Whatsapp-en

WhatsApp, berehalako mezularitzako aplikaziorik hedatuena, fake izenez ezagutzen diren irudi faltsuak bidali eta jaso daitezen saihetsi nahi du. Hau da, aurrebistan gauza baten itxura hartzen duten irudiak, baina, behin euren gainean klikatuta, oso bestelakoa den gauza bat izaten bukatzen dutenak.

Mota horretako efektuak oso hedatuta daude aplikazioaren erabiltzaileen artean, batez ere lagunen artean txantxak egiteko asmoz. Nork ez du inoiz jaso, behin baino gehiagotan gainera, irudi polit zirudien argazki bat eta azkenik WhatsAppeko beltza izaten bukatzen zuena?

Bada, El androide libre webguneak jakitera eman duenez, WhatsApp dagoeneko ez da bateragarria aipatu efektuak egitea ahalbidetzen zuten Imagiapp edo Z- Photo Fake gisako aplikazioekin; izan ere, orain WhatsApp berak egiaztatzen baitu zein den irudien jatorria.

Dena dela, eta argitalpen digital beraren arabera, badago beste aukerarik irudi faltsuak sortzen jarraitzeko. Horretarako Photo Magic programa aipatzen du, nahiz eta horren bidez lortzen den emaitza ez den aurrekoen parekoa.

Zure interesekoa izan daiteke

tik-tok_20230223
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak

Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X