APPLE
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Applek iPad berria aurkeztu du, aurpegi ezagutza sistemarekin eta menu botoirik gabe

Teknologia konpainiak bi bertsio merkaturatuko ditu. Txikiak 28 zentimetroko pantaila izango du, aurreko modeloa baino bi zentimetro handiagoa, eta handiak, ostera, ia 33 zentimetrokoa.
iPad Pro
iPad Pro. Apple

Apple konpainiak iPad modelo berria aurkeztu zuen atzo New Yorken egindako ekitaldian. iPad Pro berriak aurpegi ezagutza sistema du, iaiztik iPhone telefonoetan dagoen Face ID sistema bera; aitzitik, ez du menu botoirik izango (aurreko modeloetan pantailaren azpian zegoen).

Multinazionalak bi bertsio merkaturatuko ditu. Txikiak 28 zentimetroko pantaila izango du, aurreko modeloa baino bi zentimetro handiagoa, eta handiak, ostera, ia 33 zentimetrokoa.

iPhone berriekin egin bezala, Applek markoen lodiera nabarmen murriztu du eta audio konektore analogikoa ezabatu du.

iPad Pro berriak ezaugarri hauek ditu: A12X Bionic txipa, zortzi nukleoko CPUa, 1 TB gordetzeko tokia, hamar orduko autonomia duen bateria, 12 megapixeleko kamera eta lau bozgoragailu.

 

Zure interesekoa izan daiteke

tik-tok_20230223
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak

Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X