Internet
Gorde
Kendu nire zerrendatik

World Wide Webak 30 urte bete ditu

1989ko martxoaren 12an, Tim Bernes-Leek webaren oinarrizko ideiak jasotzen zituen iruzkina aurkeztu zuen. Informaziorako sarbideari eta datuen tratamenduari begira, iraultzailea izan zen.
Tim Berners Lee, Webaren sortzailea. Argazkia: Knight Foundation (CC BY-SA 2.0 lizentzia)
Tim Berners Lee, Webaren sortzailea. Argazkia: Knight Foundation (CC BY-SA 2.0 lizentzia)

Tim Berners-Lee zientzialariak gaur egungo Wold Wide Webaren oinarrizko ideiak aurkeztu zituen 1989ko martxoaren 12an, Ikerketa Nuklearrerako Europako Erakundean (CERN). Hori dela eta, webaren jaiotzaren 30. urteurrena da gaur.

1980ko ekainean hasi zen Bernes-Lee CERNen lan egiten. Han, zientzialarien artean informazioa elkartrukatzeko zenbait oztopo zeudela konturatu zen; besteak beste, ordenagailu ezberdinetan banatutako datu kantitate handia eta horiek lortzeko saioa ireki behar izatea.

Mike Sendall zientzialariak onarpena eman ondoren, eta bi berrikuste pasatu eta gero, britainiarrak proiektuaren proposamen formala egin zuen, 1990ko azaroan, Robert Cailliau Belgikako ingeniari industrialarekin batera.

Datuak antolatzeko, horiek eskura egoteko eta zabaldu ahal izateko, proiektuaren helburua edukiak estekatu zitzakeen informazio sistema bat sortzea zen.

Proiektua aurrera eramateko, World Wide Webean lan egin zuen zientzialari taldeak gaur egun webaren zutabeak diren osagaietan oinarritu ziren: HTML lengoaia, webguneak sortzeko erabiltzen den kodea; HTTP protokoloa, Interneten informazioa trukatzeko metodorik ohikoena; eta URLak, webeko edukiei egokitzen zaizkien helbideak.

1993ko apirilaren 30 ere inportantea da webaren garapenari dagokionez, egun horretan World Wide Webaren ezaugarriak publiko egitea erabaki zuelako CERNek.

Maila guztietako iraultza

World Wide Webaren sorrerak informazioa eskuratzeko modua eta horren tratamendua guztiz aldatu zituen. Iñaki Regidor EiTBko Sistemetako zuzendariaren esanetan, “iraultzailea” izan zen.

Euskal komunikazio taldeko sistemen arduradunak zientzia eta ikerketa esparruak nabarmendu ditu, urrun bizi diren zientzialariek informazioa denbora errealean trukatu ahal dituztelako: “EHUn, Leioako campusean, egiten ari diren ikerketak AEBen, Japonian edota Filipinetan dauden adituekin egiaztatu ahal dira”.

Zure interesekoa izan daiteke

Txinako Robotak argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gure eguneroko bizitzan txertatuko den robotikarik garatuena Txinako nazioarteko biltzarrera iritsi da

Azken erakusketetan ping-ponga jokatzen, dantzatzen eta borrokatzen aurkeztu dituzte robotak. Oraingoan, ikuskizuna emateaz harago, robotak lan egiteko gai dira, etxean zein fabriketan. Roboten salmentak nazioartean lau bider handitu dira; Unitree enpresa Shanghaiko burtsan estreinatu da aste honetan. Urte gutxi barru gure egunerokoaren parte izango direla ziurtatzen dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Aura farmeatzea", sare sozialetako lehiaketa birala

“Aura farmatzea” zerbait behin eta berriz edo neurriz gaindi egitea da, “aura” irabazi eta pilatzeko; hau da, besteen aurrean presentzia, estiloa edo errespetua erakusteko. Lehiakide bakoitza saiatzen da ahalik eta ekintzarik ikusgarriena egiten edo presentzia handiena erakusten, aurkariak baino “aura” gehiago lortzeko. Hala ere, alderantziz ere funtzionatzen du: eroriko batek, huts egite batek edo une lotsagarri batek “aura” galtzea ekar dezake. Eta zuk... ezagutzen al zenuen moda berria?

Gehiago ikusi
Publizitatea
X