Euskara hutsez
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ni.eus euskarazko posta elektronikoko zerbitzua jaio da

Pribatutasuna errespetatzen duen zerbitzu honek posta elektronikora ere eramango du .eus domeinua.
ni.eus
Martxan da ni.eus posta elektronikoko zerbitzua

Igande honetan, maiatzaren 17an, Interneten Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta, horren kariaz, Puntueus Fundazioak ni.eus, Guebs euskal enpresarekin batera garatutako euskarazko e-mail zerbitzua, aurkeztu du gaur, ostiralarekin.

ni.eus-ek pertsonen arteko harreman digitaletan .eus domeinua erabiltzea ahalbidetuko du: doako bertsioan ni.eus domeinuan (adibidez: eitb@ni.eus) edo ordainpeko planen kasuan, norberaren gustuko .eus domeinua pertsonalizatuta (adibidez: info@ane.eus edo kaixo@mendielkartea.eus).

ni.eus euskaratik eta euskaraz sortutako posta zerbitzua da, Puntueus Fundazioak azaldu duenez, eta dena eskaintzen du euskaraz: bezeroarentzako arreta, web interfazea, laguntza dokumentuak eta bezero-gunea.

Pribatutasuna

Haren sortzaileek azaldu dutenez, pribatutasuna da ni.eus posta zerbitzuaren bereizgarrietako bat: ez du iragarkirik erakusten, ez erabiltzailearen inolako jarraipenik egiten eta komunikazioak zifratuta daude.

Gainera, nonahi erabili daiteke: sakeleko telefonoan edo ordenagailuan ohiko dugun posta programan zein web bidez, eta zerbitzu osagarriak eskaintzen ditu:  egutegia, helbide-liburua..

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X