Indarrean da EBn adimen artifiziala arautzen duen munduko lehen legea: gakoak eta helburuak
Gaurtik, indarrean da Europar Batasunean adimen artifiziala arautzen duen munduko lehendabiziko legea. Teknologia mota horrek eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzea da araudi berriaren xede nagusienetakoa, beti ere, arriskuak eta mehatxuak zeintzuk diren jakinda. Horretarako, adimen artifiziala noiz eta nola erabili daitekeen zehazten da. Arauak bikaintasuna eta berrikuntza teknologikoa bultzatu nahi ditu, giza eskubideen babesa bermatuz.
Ondorengoak dira legearen giltzarriak:
Helburuak
Adimen artifiziala noiz, non, nola eta norentzat erabili daitekeen. Hori arautzen du legeak, betebeharrak eta eskubideak zeintzuk diren zehaztuz. Helburua da EB osorako marko juridiko bakar eta harmonizatua ezartzea, eta hori kontuan hartuta garatzea adimen artifizialeko sistemak. Berrikuntza sustatu nahi da, teknologia mota horren arriskuei eta mehatxuei aurre eginez.
Nori ezarriko zaio?
EBko herrialdeetan adimen artifizialeko sistemak saltzen eta merkaturatzen dituzten hornitzaileei ezarriko zaie legea —zein herrialdeetan garatu diren ez da aintzat hartuko—, eta baita ere, sistema horien erabiltzaileei.
Araudia ez zaie ezarriko EBtik kanpoko herrialdeetako erakunde publikoei, beti ere, adimen artifizialeko sistemak poliziarekin edota justiziarekin elkarlanerako erabiltzen badituzte. Segurtasun nazionalaren izenean (helburu militarra) erabiltzen den kasuetan ere ez da aplikatuko legea, eta ezta ikerketa eta garapen zientifikorako denean ere.
Gardentasuna bermatzea da legearen xede nagusienetako bat. Horretarako, besteak beste, enpresak adimen artifizialeko sistemak erabiltzen ari diren kasuetan, erabiltzaileek eskubidea dute informazio hori jakiteko; besteak beste, telefono deietan edota txatetan txatbotak erabiltzen ari badira enpresak, hori nahitaez jakinarazi beharko diete erabiltzaileari.
Adimen artifizialeko sistema motak
Adimen artifizialeko lau sistema mota bereizten ditu legeak: debekatutakoak, arrisku handikoak, gardentasun betekizunak dituztenak eta interes orokorrekoak.
Debekatuko diren sistemen artean, honakoak daude: Kategorizazio biometrikoko sistemak, aurpegiko irudiak bereizi gabe atzematen dituztenak, pertsonak "puntuatzeko" algoritmoak aplikatzen dituztenak edota aurreikuspenaren bidez poliziari operazioak egitea ahalbidetzen dietenak.
Hala ere, araudiak zenbait salbuespen onartzen ditu. Identifikazio biometrikoko sistemak "denbora errealean" erabili ahal izango dira, zenbait babes-neurri beteta. Adibidez, desagertutako pertsona baten bilaketa egiteko edota atentatu terrorista bati aurre egiteko.
Isunak
Isunak ezartzerakoan, kontuan hartuko dira testuingurua eta araua urratu duen enpresaren negozio-bolumena: 7,5 milioi eurotatik hasi eta 35 milioira artekoak aurreikusten dira.
Lege berria aplikatzeko faseak
Abuztuaren 1ean indarrean sartu ondoren, legea behin betiko eta bere osotasunean aplikatzerako hogeita lau hilabete igaroko dira. Hori bai, debeku praktikoak deritzonak sei hilabeteko epean sartuko dira indarrean, hau da, 2025eko otsailean, gutxi gorabehera.
2025eko abuztuan, berriz, interes orokorrerako sistementzako arauak hasiko dira aplikatzen, eta urtebete geroago, 2026ko abuztuan, legea bere osotasunean ezarriko da, hainbat salbuespen kenduta: arrisku handiko sistemetarako betebeharrak, adibidez, 2027ko abuztura arte ez dira martxan jarriko.
Zure interesekoa izan daiteke
Ez dute ChatGPTren funtzio erotikoa kaleratuko OpenAIk laguntzailea hobetzen duen arte
Konpainia teknologikoak funtzio hori data zehaztu gabe atzeratzea erabaki du, erabiltzaile heldu egiaztatuek eduki erotikoan sartzeko aukera izan dezaten. Sistemaren adimenean eta pertsonalizatzeko gaitasunean hobekuntzak egitea lehenetsi nahi dute.
AA "erabat kaltegarria" izan daiteke mentalki kalteberak diren pertsonengan, psikiatra batek ohartarazi duenez
Adimen Artifizialak "ez du kontzientziarik, ez du errukirik eta ez du maite" erabiltzailea, hortaz, "berdin zaio zer gertatzen zaion". Gainera, normalean "atsegina" izaten da, eta "erabiltzailari entzun nahi duen erantzuna ematen dio".
X, Meta eta TikTokek delituak egin dituzten ikertzeko eskatuko dio Espainiako Gobernuak Fiskaltzari
"Plataforma horiek gure seme-alaben osasun mentalaren, duintasunaren eta eskubideen aurka egiten ari dira. Estatuak ezin du horrelakorik onartu", azpimarratu du Pedro Sanchezek X sare sozialean.
Sare sozialak gehiegi erabiltzeak gazteak isolatzea eragiten du, ikerketa baten arabera
AEBko 120 unibertsitatetan 18 eta 24 urte bitarteko 64.988 gazteri egindako galdeketaren emaitzak argitaratu ditu gaur Journal of American College Health aldizkariak.
15 urtez azpikoei sare sozialak debekatzearen alde agertu da Txekiako Gobernua
X-en zabaldutako bideo batean, Txekiako gobernuburuak ziurtatu du espainiar edota frantziar estatuetan bultzatutako debekuarekin bat egiten duela.
TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak
Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.
Dorre kuantikoa barrutik: konputagailu kuantikoa garatzeko txipak egingo dituzte bertan
Donostian, CIC Nanoguneri erantsita, dorre kuantikoa eraiki dute. Bertan, besteak beste, diluzio hozkailua ezarri dute eta han daude ordenagailu kuantikoak beharrezko dituen txipak sortuko dituzten laborategiak.
Australia eta Frantzia, aitzindari: adingabeek sare sozialak nola erabiltzen duten arautzeko bidea ezarri dute
Australia eta Frantzia izan ziren nerabeei sare sozialetarako sarbidea mugatu zieten lehen herrialdeak, eta Espainiako Gobernua antzeko neurri bat hartzera bultzatu dituen aurrekariak ezarri zituzten.
Europako Batzordeak espedientea ireki dio X sare sozialari, Groken bitartez egiten diren irudi sexualizatuengatik
Elon Musken enpresak Grok adimen artifizialari lotutako arriskuak aztertu eta arindu ote dituen argitu nahi du Bruselak.
Pradales, Chivite eta beste erkidego batzuetako presidenteen datu pertsonalen filtrazioa ikertzen ari dira
Eurogosth izeneko hackerrak agintari autonomikoen NANa, helbideak edo telefonoak zabaldu ditu, eta Vindex ezizeneko hackerrak, berriz, Puente ministroaren eta Garraioetako beste goi-kargudun batzuen informazio pertsonala zabaldu du bi fasetan.