zibersegurtasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiar Estatuko hiru pasahitz erabilienak segundu bakar batean deszifra daitezke

Igandean Pasahitzaren Nazioarteko Eguna dela eta, Gipuzkoako Ziur Industria Segurtasun Zentroak ohartarazi du ziberasko gehienak pasahitzak lapurtuta egin ohi dituztela ziberkriminalek.
Sakelako telefono bat
Sakelako telefono bat. Argazkia: Gettyimage

123456, 123456789 eta 12345678 dira espainiar Estatuan arrakasta handiena duten pasahitzak. 2024an 50.000 aldiz erabili ziren pasahitz horiek segundu bakar batean deszifra daitezke, zibersegurtasunean aditua den NordPass enpresak jakitera eman duenez.

Igandean Pasahitzaren Nazioarteko Eguna dela eta, Gipuzkoako Ziur Industria Segurtasun Zentroak ohartarazi du ziberasko gehienak pasahitzak lapurtuta egin ohi dituztela ziberkriminalek.

"Konbinazio posible guztiak probatzen dituzte, aukera zuzena asmatu arte. Horixe da gure sistemetara sartzeko erasotzaileek duten modurik ohikoena", jakinarazi du Ziurreko zuzendari Maria Penillak.

27.374 aldiz erabili zen iaz 123456 pasahitza, 14.385 aldiz 123456789, eta 7.811 aldiz 12345678.

Horiek guztiak segundu bakar batean deszifra daitezke, baita bosgarren, seigarren, zazpigarren, zortzigarren, bederatzigarren eta hamargarren erabilienak ere  —qwerty123, 12345, qwerty1, 1234567890, password eta 1234567—.

Hamar pasahitz horiek 81.611 biderrez erabili ziren iaz, NordPassen arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

tik-tok_20230223
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak

Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X