WhatsAppeko mezuak automatikoki itzuli ahal izango dira aurrerantzean
Mezuak elkarrekin trukatzeko sare sozialak funtzio berri bat jarri du martxan, eta aurrerantzean mezuak hainbat hizkuntzatara itzuli ahal izango dira. Tresna berriaren bidez, elkarrizketak aukeratutako hizkuntzan izango dira irakugai, automatikoki itzuliko dira, eta horrek komunikazioa erraztuko du.
WhatsApp aplikazioa. Argazkia: EFE
Mezuak trukatzeko sare sozialak 3.000 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu, 180 herrialdetan baino gehiagotan, eta, beraz, batzuetan, hizkuntza "oztopo" izan daiteke aplikazioaren bidez behar bezala komunikatzeko.
Horrela, norberaren mintzoa gorabehera, WhatsAppek mezuak itzultzeko tresna jarri du martxan, binako txatetarako, taldekoetarako eta kanaletarako.
Funtzio horren bidez, nahikoa izango da mezua sakatu eta "itzuli" aukera hautatzea, erabiltzaileak aldez aurretik hautatutako hizkuntzara eraman dadin testua.
Gainera, Android gailuetan txat osorako itzulpen automatikoa aktibatu da. Kasu horretan, elkarrizketa bateko mezu guztiak unean-unean itzuliko dira, jaso ahala.
Hala ere, kontuan izan behar da mezuak zein hizkuntzatara itzuli nahi diren eta zein hizkuntzatatik itzuli nahi diren aldez aurretik aukeratu beharko dela. Hau da, erabiltzaileek hizkuntza deskargatu beharko dute eta gorde egin beharko dute gailuak itzuli ahal izateko.
WhatsAppek azpimarratu duenez, tresna txaten pribatutasuna mantentzeko diseinatu da; horregatik, itzulpenak deskargatutako hizkuntza duen gailuan egiten dira, eta konpainia ezin da edukira sartu.
Androiden kasuan, itzulpenak ingelesez, gaztelaniaz, hindiz, portugesez, errusieraz eta arabieraz egin dira. Bestalde, iPhone erabiltzaileek 19 hizkuntzatan baino gehiagotan dute funtzio hori, besteak beste, aipatutakoetan.
"Espero dugu funtzio honek hizkuntza-oztopoak hausten laguntzea eta erabiltzaileei mundu osoko pertsonekin eta komunitateekin sakonago konektatzeko aukera ematea", adierazi du enpresak.
Zure interesekoa izan daiteke
Instagram Plus: istorio luzeagoak, zerrenda pribatuak eta beste funtzio esklusibo batzuk eskaintzen dituen harpidetza zerbitzu berria
Ordainpeko harpidetza zerbitzu berria probatzen hasi da Meta. Astean zehar istorio bat nabarmentzea ere ahalbidetuko du, jende gehiagok ikus dezan, eta Superlike animatu bat bidaltzea, besteak beste.
Ez dute ChatGPTren funtzio erotikoa kaleratuko OpenAIk laguntzailea hobetzen duen arte
Konpainia teknologikoak funtzio hori data zehaztu gabe atzeratzea erabaki du, erabiltzaile heldu egiaztatuek eduki erotikoan sartzeko aukera izan dezaten. Sistemaren adimenean eta pertsonalizatzeko gaitasunean hobekuntzak egitea lehenetsi nahi dute.
AA "erabat kaltegarria" izan daiteke mentalki kalteberak diren pertsonengan, psikiatra batek ohartarazi duenez
Adimen Artifizialak "ez du kontzientziarik, ez du errukirik eta ez du maite" erabiltzailea, hortaz, "berdin zaio zer gertatzen zaion". Gainera, normalean "atsegina" izaten da, eta "erabiltzailari entzun nahi duen erantzuna ematen dio".
X, Meta eta TikTokek delituak egin dituzten ikertzeko eskatuko dio Espainiako Gobernuak Fiskaltzari
"Plataforma horiek gure seme-alaben osasun mentalaren, duintasunaren eta eskubideen aurka egiten ari dira. Estatuak ezin du horrelakorik onartu", azpimarratu du Pedro Sanchezek X sare sozialean.
Sare sozialak gehiegi erabiltzeak gazteak isolatzea eragiten du, ikerketa baten arabera
AEBko 120 unibertsitatetan 18 eta 24 urte bitarteko 64.988 gazteri egindako galdeketaren emaitzak argitaratu ditu gaur Journal of American College Health aldizkariak.
15 urtez azpikoei sare sozialak debekatzearen alde agertu da Txekiako Gobernua
X-en zabaldutako bideo batean, Txekiako gobernuburuak ziurtatu du espainiar edota frantziar estatuetan bultzatutako debekuarekin bat egiten duela.
TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak
Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.
Dorre kuantikoa barrutik: konputagailu kuantikoa garatzeko txipak egingo dituzte bertan
Donostian, CIC Nanoguneri erantsita, dorre kuantikoa eraiki dute. Bertan, besteak beste, diluzio hozkailua ezarri dute eta han daude ordenagailu kuantikoak beharrezko dituen txipak sortuko dituzten laborategiak.
Australia eta Frantzia, aitzindari: adingabeek sare sozialak nola erabiltzen duten arautzeko bidea ezarri dute
Australia eta Frantzia izan ziren nerabeei sare sozialetarako sarbidea mugatu zieten lehen herrialdeak, eta Espainiako Gobernua antzeko neurri bat hartzera bultzatu dituen aurrekariak ezarri zituzten.
Europako Batzordeak espedientea ireki dio X sare sozialari, Groken bitartez egiten diren irudi sexualizatuengatik
Elon Musken enpresak Grok adimen artifizialari lotutako arriskuak aztertu eta arindu ote dituen argitu nahi du Bruselak.