TEKNOLOGIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Martxan da Amazonen hodeiko zerbitzua, atzoko gorabeheren ostean

Konpainiak atzo iragarri zuen egunean hasi zirela zerbitzu gehienak martxan, eta sarearen funtzionamendua nomal ibili zela eguna bukatzerako.

LONDON (United Kingdom), 20/10/2025.- News abour AWS services on a mobile handset in London, Britain, 20 October 2025. An outage of Amazon Web Services has knocked out some of the world's biggest websites and apps including the websites of banks, snapchat and government websites. (Reino Unido, Londres) EFE/EPA/ANDY RAIN

Badabil Amazonen hodeiko Amazon Web Services (AWS) zerbitzua, etenaldi global bati aurre egin ostean.

Konpainiak atzo iragarri zuen egunean zehar hasi zirela zerbitzu gehienak martxan,  eta sarearen funtzionamendua nomal ibili zela eguna bukatzerako.

Akatsa Virginiako iparraldeko eskualdean sortu zen, konpainiaren egoitza zaharrenetako batean eta trafiko handienekoan, eta huts-egiteak eragin zituen zerbitzu ugariren konektagarritasunean eta aplikazioen programazioko interfazean (API), enpresak jakinarazi zuenez.

AWSk azaldu zuen arazoa Elastic Compute Cloud (EC2) sistemaren barne-sarean sortu zela, eta horri esker enpresek aplikazioak exekutatu eta hodeiko baliabide informatikoak kudeatu ditzaketela.

Kaltetutako zerbitzuen artean, Microsoft 365en plataformak, United eta Delta airelineak, Venmo ordainpeko aplikazioa eta Fortnite bideojoko ezagunak egon ziren.

Amazonek adierazi zuen "neurri osagarriak" ezarri dituela trafikoa egonkortzeko eta gainkargak berriz gertatzea saihesteko. 

Arazoa handia izan den arren, Amazonen akzioek % 0,8 egin dute gora New Yorkeko burtsan, eta merkatuaren konfiantza islatzen du bere erantzun azkarrean eta AWSren sendotasunean, munduko zerbitzari sare handiena izaten jarraitzen baitu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Teslak Cybercab aurkeztu du, robotaxi autonomoen aldeko apustua

Teslak Cybercab aurkeztu du ostegun honetan, robotaxi autonomo gisa funtzionatzeko diseinatutako bi plazako ibilgailu elektrikoa. Autoak ez du bolanterik, ezta pedalik ere, eta konpainiak garatutako gidatze sistema autonomoaren mende dago erabat. Teslak 45 ibilgailuko lehen serie bat merkaturatu du (Texasen eta Floridan zerbitzua eskaintzen ari dira jada), baina konpainiak robotaxia pixkanaka zabaltzea aurreikusten du, AEBko beste eremu batzuetara heltzeko.

Txinako Robotak argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gure eguneroko bizitzan txertatuko den robotikarik garatuena Txinako nazioarteko biltzarrera iritsi da

Azken erakusketetan ping-ponga jokatzen, dantzatzen eta borrokatzen aurkeztu dituzte robotak. Oraingoan, ikuskizuna emateaz harago, robotak lan egiteko gai dira, etxean zein fabriketan. Roboten salmentak nazioartean lau bider handitu dira; Unitree enpresa Shanghaiko burtsan estreinatu da aste honetan. Urte gutxi barru gure egunerokoaren parte izango direla ziurtatzen dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Aura farmeatzea", sare sozialetako lehiaketa birala

“Aura farmatzea” zerbait behin eta berriz edo neurriz gaindi egitea da, “aura” irabazi eta pilatzeko; hau da, besteen aurrean presentzia, estiloa edo errespetua erakusteko. Lehiakide bakoitza saiatzen da ahalik eta ekintzarik ikusgarriena egiten edo presentzia handiena erakusten, aurkariak baino “aura” gehiago lortzeko. Hala ere, alderantziz ere funtzionatzen du: eroriko batek, huts egite batek edo une lotsagarri batek “aura” galtzea ekar dezake. Eta zuk... ezagutzen al zenuen moda berria?

Gehiago ikusi
Publizitatea
X