Zer da Amazon Web Services?
Hodeiko zerbitzuen hornitzailea erori da astelehen honetan, urriaren 20an. Milaka plataforma bertan behera gelditu dira mundu mailan, baina... Zer da Amazon Web Services eta zergatik da hain garrantzitsua Interneten?
Teknologia aurrera doa, eta eraldatu egin ditu bizitzeko eta komunikatzeko sistemak. Horrekin batera, ukiezinak eta ikusezinak diren hainbat produktu sortu ditu.
Horren adibide dira informazioa hodeian biltegiratzeko plataformak. Sistema horiek gure gailuan informazio asko kargatzea saihesteko balio dute, hala nola gure ordenagailua eta mugikorrak.
Munduko hodeiko zerbitzari sare handienetako bat Amazon Web Service (AWS) da, gaur, urriak 20, erori dena.
Zer da Amazon Web Services (AWS)?
Amazon Web Services hodeiko zerbitzuen hornitzaile bat da. Horri esker, biltegiratzea, konputazio-baliabideak, aplikazio mugikorrak, datu-baseak eta abar eskura ditzakegu cloud computing modalitatearen bitartez; hau da, Internet bidezko baliabide informatikoen modalitate bat, eskariaren araberakoa ,eta, oro har, erabileraren araberako ordainketa-eredua erabiltzen duena.
Beraz, AWSk biltegiratzeko aukera ematen du, erabiltzaileak azpiegituretan inbertsio handirik egin behar izan gabe. Zerbitzua hilero ordainduta, kontratatzaileak datu-base batera sarbidea edukiko luke nahi duen informazioa prozesatzeko.
Zergatik da horren garrantzitsua AWS?
Amazon Web Services mundu osoko 190 herrialdetan dago, eta 10.000 erabiltzaile baino gehiago ditu, orotara. Guztiak hornitzaile horren zerbitzuen mende daude, egunerokoan behar bezala funtzionatzeko.
Beraz, argi eta garbi, munduko hodeiko zerbitzari sare handienetarikoa eta garrantzitsuenetariko bat da, mundu osoko merkatuan presentzia handia duena.
Zein aplikaziotan izan du eragina AWSren huts-egiteak?
Zerbitzurik gabe utzi ditu milaka webgune eta aplikazio AEBko datu-zentro batean erregistratutako arazo batek, astelehen honetan, urriak 20. Ondorioz, funtzionatzeari utzi diote hainbat webgunek, aplikaziok, sare sozialek, bideojokok eta plataformak, AWSren mendekoak dira eta.
Beraz, etenaldiak izan dira; batik bat, konexioa motel zebilen eta arazoak zeuden zerbitzuetara sartzeko. Hauek dira erori diren aplikazio eta plataforma batzuk:
- Entretenimendu-zerbitzuak
- Netflix
- Amazon Music
- Amazon Prime Video
- Sare sozialak
- Snapchat
- Slack
- Zoom
- Online jokoak eta plataformak
- Epic Games Store
- Clash Royale
- Cash of Clans
- Rocket League
- Fornite
- VRChat
- Rainbow Six Siege
- PlayStation Network
- Hezkuntza eta produktibitatea
- Canva
- Duolingo
- Banku-erakundeak eta ordainketa-sistemak
- BBVA
- ING Direct
- Santander
- Bizum
- Verifone (Aldi eta Carrefour supermerkatu-kate handiek erabiltzen dituzten datafonoak)
- Telefonia
- Movistar
- Orange
- Bestelakoak
- Airbnb
- Roblox
- Dopbox
- Trello
- Perplexity
- Alexa
- Tidala
- Shopify
- Tikr
- Amazon.com
- Ring
- Benmo
- Robinhood
- Chime
- Koinbase
- Crunchyroll
Zure interesekoa izan daiteke
Gaspi argentinar youtuber ezaguna hil da, helikoptero istripu batean
Ibai Llanos bilbotarrak iaz antolatutako boxeo-ikuskizunaren izarretako bat izan zen Gaspi. Sei pertsona hil dira ezbeharrean.
Instagram eta Facebook mundu osoan erori dira
Akatsak 15:00ak aldera hasi dira plataforma horietan, eta erabiltzaileek ezin izan dute saioa hasi, mezuak bidali edota argitalpenak partekatu zein ikusi. Oraingoz ez dute argitu zerk eragin duen arazoa.
Adimen Artifiziala euskara indartzeko aukera ona da, baina nahitaezkoa da denon parte-hartzea
Adituen ustez, nahitaezkoa da denon parte-hartzea eta Adimen Artifiziala euskaraz erabiltzea, gero eta datu gehiago izan ditzan bere lana euskaraz ere ondo egiteko.
Neskek "bazterketa" jasaten dute bideojokoetan eta askok "nortasuna ezkutatzen dute", Deustuko Unibertsitatearen ikerketa baten arabera
Ikerketaren arabera, mutilek borroka eta kirol arloko bideojokoak nahiago dituzte, eta neskek irudiari eta dantzari lotutako edukiak kontsumitzen dituzte gehiago.
Metak harpidetza-planak martxan jarri ditu Whatsapp, Instagram eta Facebook aplikazioetarako
Instagram Plus eta Facebook Plus bertsioek 3,5 euro inguruko kostua izango dute hilean, eta Whatsapp Plusek, 2,5 eurokoa.
YouTube, Snapchat eta TikTok sare sozialek akordioa lortu dute "eragindako mendekotasunagatik" salatu zituen Kentuckyko eskolarekin
Akordioari esker, bertan behera gelditu da hezkuntza barruti batek sare sozialetako plataformen kontra abiatutako lehen epaiketa izango zena. Hala ere, oraingoz ez dituzte akordioaren inguruko xehetasunak eta baldintzak argitu.
Hamar pasahitz erabilienak "segundo batean baino gutxiagoan" asmatzeko modukoak dira, Ziur zibersegurtasun zentroaren arabera
Kontu garrantzitsu guztiek pasahitz propioa izatea gomendatu du Ziur Gipuzkoako Foru Aldundiaren Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak, baita "pasahitz luze eta deszifratzeko zailak" aukeratzea zein pasahitz-kudeatzaileak erabiltzea ere.
Nor da John Ternus eta zer erronka izango du Appleren gidaritzan?
John Ternusek datorren irailaren 1ean kontseilari delegatu kargua hartuko du, eta Tim Cookekin alderatuta (operazioetan eta negozioan zentratuago dagoen), ingeniaritza arloari garrantzi handiagoa ematea aurreikusten dute adituek.
Tim Cookek Appleren CEO izateari utziko dio irailean, eta John Ternusek ordezkatuko du
Konpainia teknologikoak aho batez onartu du enpresaren burua ordezkatzea, eta irailaren 1ean gauzatuko da. Orduz gero, Cook administrazio-kontseiluaren presidente exekutiboa izango da.
RAM memorien krisialdia 2030era arte luza liteke, adituen arabera
Sektoreko fabrikatzaile nagusiak —Samsung, SK Hynix eta Micron— ekoizpen fabrika berriak sortzen ari dira arazo horri irtenbidea emate aldera, baina prozesu luzeak direnez, datorren urte amaierarako eskariaren % 60 betetzea lortuko dute, Nikkei Asiak jakinarazi duenez.