Amnistia Internazionalak salatu duenez, TikTok "nerabeen autoestimu txikiaz baliatzen da dirua irabazteko"
Erakundearen txosten batek ohartarazi duenez, sare sozialaren algoritmoak automutilazioari eta suizidioari buruzko edukiak helarazten dizkie gazteei. AI erakundeak adingabeak babesteko premiazko neurriak hartu ditzaten eskatu die Europako Batzordeari eta Frantziako Gobernuari.
TikTok nerabe eta gazteei zuzendutako plataforma ezagunak "dirua irabazten du nerabeen autoestimu txikiaz baliatuta", Amnistia Internazionalak (AI) txosten batean salatu dutenez. Sare soziala debekatzea eztabaidatzen ari dira Frantzian.
Entraîné-e-s dans le Rabbit Hole ("Zulotik irten ezin") izeneko dokumentuak adingabeen segurtasuna bermatzeko "premiazko" neurriak hartzeko eskatu die Frantziako Gobernuari eta Europako Batzordeari. Gomendioen artean dago algoritmoa aldatzea, AI erakundearen arabera, "automutilaziora eta suizidiora bultzatzen duten edukiak bistaratzera eramaten du eta".
Stephanie Mistreren alabak, Mariek, 2021ean bere buruaz beste egin zuen 15 urte zituela, sare sozialean sartu ostean. "TikTokek gure gazteentzat espetxe mental bat sortzen du, garuna manipulatzen du, dirua irabaztea eta haien autoestimu txikiaz baliatzea delako bere helburua", salatu zuen Mistrek, Algos Victime kolektiboaren sortzaileetako batek.
Alabari algoritmoak bideo pertsonalizatuak helarazten zizkion, eta alabaren osasun mentala hondatu zuela azaldu zuen Mistrek. "Marie alaia eta bizia zen, baina eskola-jazarpenak eta etsipena sustatzen duten edukiek suntsitu egin zuten", azaldu zuen. Halaber, galdetu zuen zergatik Europan ez den Txinan bezala jokatu, aplikazioaren algoritmoak eduki hezitzaileak eta positiboak sustatzen baititu.
Amistia Internazionalako Katia Rouxek gogorarazi zuen erakundeak TikTok salatu duela zerbitzu digitalen Europako legearen zenbait artikulu urratzeagatik, besteak beste, adingabeen babesari buruzkoa. Rouxek azpimarratu zuen sare sozialaren aurkako borrokari Frantzia zein Europa mailan heldu behar zaiola, Batzordeak ahalmena baitu zerbitzua zigortzeko eta etenarazteko.
Duela hilabete, txosten batek zera proposatu zuen: Frantziako Asanblea Nazionaleko ikerketa batzorde batek 15 urtetik beherakoei sare sozialetan sartzea debekatzea eta 15-18 urte bitarteko gazteei "kera-dei digitala" ezartzea.
Zure interesekoa izan daiteke
AA "erabat kaltegarria" izan daiteke mentalki kalteberak diren pertsonengan, psikiatra batek ohartarazi duenez
Adimen Artifizialak "ez du kontzientziarik, ez du errukirik eta ez du maite" erabiltzailea, hortaz, "berdin zaio zer gertatzen zaion". Gainera, normalean "atsegina" izaten da, eta "erabiltzailari entzun nahi duen erantzuna ematen dio".
X, Meta eta TikTokek delituak egin dituzten ikertzeko eskatuko dio Espainiako Gobernuak Fiskaltzari
"Plataforma horiek gure seme-alaben osasun mentalaren, duintasunaren eta eskubideen aurka egiten ari dira. Estatuak ezin du horrelakorik onartu", azpimarratu du Pedro Sanchezek X sare sozialean.
Sare sozialak gehiegi erabiltzeak gazteak isolatzea eragiten du, ikerketa baten arabera
AEBko 120 unibertsitatetan 18 eta 24 urte bitarteko 64.988 gazteri egindako galdeketaren emaitzak argitaratu ditu gaur Journal of American College Health aldizkariak.
15 urtez azpikoei sare sozialak debekatzearen alde agertu da Txekiako Gobernua
X-en zabaldutako bideo batean, Txekiako gobernuburuak ziurtatu du espainiar edota frantziar estatuetan bultzatutako debekuarekin bat egiten duela.
TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak
Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.
Dorre kuantikoa barrutik: konputagailu kuantikoa garatzeko txipak egingo dituzte bertan
Donostian, CIC Nanoguneri erantsita, dorre kuantikoa eraiki dute. Bertan, besteak beste, diluzio hozkailua ezarri dute eta han daude ordenagailu kuantikoak beharrezko dituen txipak sortuko dituzten laborategiak.
Australia eta Frantzia, aitzindari: adingabeek sare sozialak nola erabiltzen duten arautzeko bidea ezarri dute
Australia eta Frantzia izan ziren nerabeei sare sozialetarako sarbidea mugatu zieten lehen herrialdeak, eta Espainiako Gobernua antzeko neurri bat hartzera bultzatu dituen aurrekariak ezarri zituzten.
Europako Batzordeak espedientea ireki dio X sare sozialari, Groken bitartez egiten diren irudi sexualizatuengatik
Elon Musken enpresak Grok adimen artifizialari lotutako arriskuak aztertu eta arindu ote dituen argitu nahi du Bruselak.
Pradales, Chivite eta beste erkidego batzuetako presidenteen datu pertsonalen filtrazioa ikertzen ari dira
Eurogosth izeneko hackerrak agintari autonomikoen NANa, helbideak edo telefonoak zabaldu ditu, eta Vindex ezizeneko hackerrak, berriz, Puente ministroaren eta Garraioetako beste goi-kargudun batzuen informazio pertsonala zabaldu du bi fasetan.
TikTokek AEBren kontrolpean dagoen enpresa bat sortu du AEBn app-aren betoa saihesteko
Donald Trump AEBko presidenteak, akordioaren bultzatzaile nagusiak, sare sozialetan ospatu du duela hilabete prentsak aurreratu zuen albistea baieztatu izana, eta nabarmendu du aplikazioa oso garrantzitsua izan zela 2024ko hauteskundeetan berak lortutako garaipenean, TikTokeko erabiltzaile gazteei esker.