TikTokek AEBren kontrolpean dagoen enpresa bat sortu du AEBn app-aren betoa saihesteko
Donald Trump AEBko presidenteak, akordioaren bultzatzaile nagusiak, sare sozialetan ospatu du duela hilabete prentsak aurreratu zuen albistea baieztatu izana, eta nabarmendu du aplikazioa oso garrantzitsua izan zela 2024ko hauteskundeetan berak lortutako garaipenean, TikTokeko erabiltzaile gazteei esker.
TikTokek baieztatu duenez, "gehienbat estatubatuarra den" sozietate bateratu bat ezarri du AEBn aritzeko, zeinetan ByteDance konpainia txinatarrak % 19,9ko partaidetza izango duen. Mugimendu honi esker, mikrobideoen plataformak herrialdean app horri ezarri nahi zitzaion debekua saihestu ahal izango da.
Donald Trump AEBko presidenteak, akordioaren bultzatzaile nagusiak, sare sozialetan ospatu du duela hilabete prentsak aurreratu zuen albistearen baieztapena, eta nabarmendu du aplikazioa oso garrantzitsua izan zela 2024ko hauteskundeetan berak lortutako garaipenean, TikTokeko erabiltzaile gazteei esker.
"Oso pozik nago TikTok salbatzen lagundu dudalako! Orain AEBko abertzale eta inbertitzaile handien talde bat izango da haren jabe, munduko talderik handiena, eta ahots garrantzitsua izango da", esan du Etxe Zuriko maizterrak TruthSocialen. "Espero dut etorkizunean TikTok erabiltzen eta maite dutenek ni gogoratzea", gaineratu du.
Era berean, Trumpek eskerrak eman nahi izan dizkie akordioa bideratzen lagundu duten Administrazioko kideei, baita "Xi Txinako presidenteari ere, gurekin lan egiteagatik eta, azkenik, akordioa onartzeagatik. Kontrako erabakia har zezakeen, baina ez zuen hala egin, eta eskertzen diot hartutako erabakia".
TikTokek ohar batean adierazi duenez, TikTok USDS Joint Venture sozietateak Trump presidenteak 2025eko irailaren 25ean sinatutako Agindu Exekutiboa betetzen du, eta, horri esker, 200 milioi estatubatuarrek eta 7,5 milioi enpresak baino gehiagok aplikazioa erabiltzen jarraitu ahal izango dute herrialdean. "Enpresa bateratuak, jabego gehinbat estatubatuarra duenak, segurtasun nazionala bermatuko duten babes zehatzak izango ditu, datuen babes integralaren, algoritmoen segurtasunaren, edukiaren moderazioaren eta AEBetako erabiltzaileentzako software bermeen bidez", adierazi du enpresak.
Zehazki, enpresa bateratuak, besteak beste, Silver Lake, Oracle eta MGX enpresa estatubatuarrak ditu inbertitzaile kudeatzaile gisa, eta bakoitzak % 15eko partaidetza du; ByteDance enpresa txinatarrak, berriz, enpresaren % 19,9 ordezkatzen du.
AEBko Gorte Gorenak urtarrilean berretsitako segurtasun nazionaleko lege baten arabera, ByteDancek TikToken operazio estatubatuarretan desinbertitu behar zuen, edo herrialdeko plataformaren jardueren debeku eraginkorrari aurre egin. Hala ere, joan den irailean, Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, TikTok martxan mantentzeko eta segurtasun nazionalaren legea 120 egunez aplikatzea galarazteko akordio bat onartzeko.
Orduan, Etxe Zuriko maizterrak aurreratu zuen "inbertitzaile estatubatuarrak" arduratuko zirela enpresaz, egoitza Estatu Batuetan duen sozietate bateratu berri baten bidez, eta azpimarratu zuen ByteDancek % 20tik beherako partaidetza izango zuela, eta Oraclek funtsezko zeregina izango zuela.
Zure interesekoa izan daiteke
Teslak Cybercab aurkeztu du, robotaxi autonomoen aldeko apustua
Teslak Cybercab aurkeztu du ostegun honetan, robotaxi autonomo gisa funtzionatzeko diseinatutako bi plazako ibilgailu elektrikoa. Autoak ez du bolanterik, ezta pedalik ere, eta konpainiak garatutako gidatze sistema autonomoaren mende dago erabat. Teslak 45 ibilgailuko lehen serie bat merkaturatu du (Texasen eta Floridan zerbitzua eskaintzen ari dira jada), baina konpainiak robotaxia pixkanaka zabaltzea aurreikusten du, AEBko beste eremu batzuetara heltzeko.
Robotak, neurrira: adinekoentzat beren-beregi diseinatutako teknologia garatu dute Nafarroan
Robotika Erronkak izeneko egitasmo aitzindariaren atzean Nafarroako Gobernua eta ADACEN daude. Helburua da desgaitasuna duten adinekoen autonomia eta bizi-kalitatea hobetzea, robotika erabilita. Berritasun nagusia: erabiltzaileak eta euren familiek gidatzen dute robotaren garapena. Horrela, teknologia pertsonari egokituko zaio, eta ez alderantziz.
Instagramek mugatu egingo ditu adimen artifizialaz sortu diren eta identifikatu gabe dauden erabiltzaileen profilak
"AA sortzailea" etiketaren ordez "AAk sortutako profila" etiketa erabiliko du aurrerantzean aipatu sare sozialak. Neurriak ez die eragingo edukia sortzeko edo editatzeko orduan adimen artifizialaren tresnak erabiltzen dituzten erabiltzaileei.
Gure eguneroko bizitzan txertatuko den robotikarik garatuena Txinako nazioarteko biltzarrera iritsi da
Azken erakusketetan ping-ponga jokatzen, dantzatzen eta borrokatzen aurkeztu dituzte robotak. Oraingoan, ikuskizuna emateaz harago, robotak lan egiteko gai dira, etxean zein fabriketan. Roboten salmentak nazioartean lau bider handitu dira; Unitree enpresa Shanghaiko burtsan estreinatu da aste honetan. Urte gutxi barru gure egunerokoaren parte izango direla ziurtatzen dute.
"Aura farmeatzea", sare sozialetako lehiaketa birala
“Aura farmatzea” zerbait behin eta berriz edo neurriz gaindi egitea da, “aura” irabazi eta pilatzeko; hau da, besteen aurrean presentzia, estiloa edo errespetua erakusteko. Lehiakide bakoitza saiatzen da ahalik eta ekintzarik ikusgarriena egiten edo presentzia handiena erakusten, aurkariak baino “aura” gehiago lortzeko. Hala ere, alderantziz ere funtzionatzen du: eroriko batek, huts egite batek edo une lotsagarri batek “aura” galtzea ekar dezake. Eta zuk... ezagutzen al zenuen moda berria?
Adimen artifizialarekin egindako kartel gehienek antzeko itxura dute
Kartelgintza sektorean ere gero eta ohikoagoa da tresna hori erabiltzea, merkea eta erraza baita. Publizitate adituen arabera, ordea, adimen artifiziala erabiltzea kaltegarria izan daiteke markentzat.
Sonyk 2028a baino lehenagoko diskoen ekoizpena mantenduko du, baina fabrikazio-mugekin
Konpainiaren azalpenen arabera, garatzaileek lehendik editatutako bideojokoen disko fisikoak eskatzen jarraitu ahalko dute, lantegiek euren fabrikazio-gaitasuna asko murriztuko duten arren.
Eusko Jaurlaritzak ordenagailu kuantikoa enpresen eskura jarri du: "Ilara luzea daukagu"
Basque Quantum (BasQ) aliantzak gidatuta, sarbide protokolo bat zehaztu dute enpresa eta erakunde publikoen sarbidea errazteko.
Europako Justiziak Googleri ezarritako 4.125 milioi euroko isuna berretsi du
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ezetsi egin du Googlek jarritako errekurtsoa, eta zigortu egin du konpainia Android sistema eragilearen bidez nagusitasunezko posizioaz abusatzeagatik.
PlayStationek bideojoko berrien disko fisikoak ekoizteari utziko dio 2028an
Enpresak kontsumo-joera berrietara egokitu nahi du, eta "baliabide digitalen aldeko joera disko fisikoena baino askoz handiagoa" dela adierazi du.