Jaialdia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

80 kontzerturekin hasiko da ostiralean Olatu Talka

Europako instituzioek aste honetan izendatuko dute modu ofizialean 2016ko Europako Kultur Hiriburu eta horrekin bat eginez ospatuko dute asteburuan jaialdia.
'Olatu Talka 2012' jaialdiaren aurkezpena. Argazkia: EITB

Donostiako Olatu Talka jaialdiaren hirugarren edizioa ostiralean hasiko da, 80 talde hasiberriren kontzertuekin. Gipuzkoako hiriburuko tren geltokietan eta dendetan izango dira kontzertuak, "Ostiralive" izenburupean. 

Zuzeneko musika nagusi izango da: tabernetan eta jatetxeetan izango dira emanaldi gehienak, baina "ezohiko" lekuetan ere kontzertuak izango dira (arropa dendetan, okindegietan, merkataritzaguneetan eta tren geltokietan, besteak beste). Gainera, Gipuzkoako beste herri askotan ere izango dira kontzertuak: Irunen, Errenterian, Hernanin, Hondarribian, Lasarten eta Pasaian. Donostia 2016 hautagaitza indartzeko eta, besteak beste, parte hartzea bultzatzeko abiatu zuten jaialdia.

Izan ere, herritarrak dira Olatu Talka jaialdiak hartuko dituen ekitaldien protagonistak. Donostiako kaleak hiru egunez kontzertuz, txarangaz eta kirol ekitaldiz beteko dituzte, hitz egiteko, abesteko edota adierazteko mikrofono bat dagoen bitartean. 

80 kontzertuak 18:00etatik 22:00etara izango dira eta Ras Miguel&Tafari, Liverpull, White Towels, El Extraño, Josu Bergara, Javier Sun, Ydilia eta Cuarto Oscuro taldeak izango dira, besteak beste.

Europako instituzioek aste honetan izendatuko dute modu ofizialean 2016ko Europako Kultur Hiriburu eta horrekin bat eginez ospatuko dute asteburuan jaialdia.

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era

Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X