Erakusketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lehen Eusko Jaurlaritzako sailburu errepublikarrari omenaldia

Duela 73 urte, Osasun sailburua izan zen eta Gasteizen hil zuten frankistek. Gaur Eusko Jaurlaritzak gogoratu eta omendu egin du

Duela 73 urte fusilatu zuten frankistek Alfredo Espinosa bilbotarra Gasteizen. 33 urte zituen eta lehen Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua izan zen. Gaur Eusko Jaurlaritzak gogoratu eta omendu egin du, hain ibilbide oparoa izan zuen gizona.

Gerra aldia zen, eta Jose Antonio Agirre lehendakariak osatu zuen gobernuan aurkitzen dugu Alfredo Espinosa, 33 urteko lehen osasun sailburua, Union Republicana alderditik.

Haren omenezko erakusketak gogoratzen duenez, traizio baten ondorioz, Zarautzen lurreratu zuen hegazkin batek, eta handik 5 egunetara Gasteizen fusilatu. Alfredo eta Maria Victoria, haren seme eta alabak oso umeak ziren orduan, eta gaur epaiketaren espedientearen kopia jaso dute Etxeberriaren eskutik. Hunkiturik omenaldiarekin, familian aitaren oroimena gorrotorik gabe gorde dutela diote azken omenaldi honen aurrean. Pozik dira haren ideia errepublikanoen gogoratzean erakusketa honen bitartez.

Lauxeta aurreko egunean fusilatu zutela idatzi zion azken eskutitzean Agirre lehendakariari. Denek gogoratzen duten haren gizatasuna eta gerra aldiko garai latzetan osasun alorrean egin zuen lan.

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X