Kanpaina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskara surfaren bidez hedatu nahi du Etxepare Institutuak

'Surfeatu ezazu euskararen olatua' kanpaina aurkeztu du. Cyrus Sutton zinemagile estatubatuarra euskal kostaldean izango da urtarrilean eta hiru film labur grabatuko ditu euskararen gainean.
Aritz Aranburu. Argazkia: EITB
Aritz Aranburu. Argazkia: EITB

Etxepare Euskal Institutuak euskararen olatua hartu eta munduko itsasertz guztietara heltzeko deia egin nahi du 2012eko Euskararen Nazioarteko Egunean. "Surfeatu ezazu euskararen olatua" spota aurkeztu dute eta datozen hilabeteetan eitb.com-en eta ETB3ren laguntzarekin landuko diren hainbat egitasmoren berri eman du.

Etxepare institutuak jakinarazi duenez, euskara eta hizkuntzari buruzko azalpenak Korduroy.tv, surfeko telebista independente garrantzitsuenean izango dira entzungai. Cyrus Sutton zinemagile estatubatuar ospetsua -Emmy baten irabazlea- euskal kostaldera etorriko da 2013. urteko urtarrilean eta bertan hiru filme labur grabatuko ditu, euskal surfa eta euskal surflariak erakusteaz gain, euskaraz eta euskararen gainean hitz egingo dutenak.

Bestetik, Etxepare Euskal Institutuko mundu osoko 37 unibertsitatetan euskara eta euskal kultura irakurletza sarean ikasle direnen artean facebook bidezko argazki lehiaketa sustatu du, Etxepare Munduan izenpean, Etxepareren sarea zein hirietara iristen den erakusteko asmoz. Argazkiak gaurtik aurrera ikusi daitezke facebookeko lau orrietan (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez edo frantsesez) eta gustukoenari botoa eman dakioke, abenduaren 9ra arte. Irabazten duen irudiaren jabe diren ikasleak zein irakasleak sari bana jasoko du: udan euskal barnetegi batean euskara ikasteko aukera lehenak, eta Euskadira bidaiatzeko laguntza besteak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era

Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X