Errekurtsoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kordobaren helegitea onartu dute, 2016ko kultur hiriburuaren auzian

Juan Karlos Izagirre alkateak "lasaitasuna" helarazi du, bere ustez, "anekdota bat" baino ez baita izango.
Juan Karlos Izagirre 2016 ospakizunak celebraciones EFE

Espainiako Kultura Ministerioak Donostia 2016ko kultur hiriburu izendatzeko erabakia hartu zuen, eta horren aurkako helegitea aurkeztu zuen Kordobak. Orain, Auzitegi Gorenak Kordobako Udalaren helegitea onartu du. Epaiketaren autoan aitortzen denez, 2012ko martxoaren 5ean jarri zuten errekurtsoa onartu du Gorenak.

Donostiako Udalak, bestalde, errekurtsoa jarri zuen Kordobaren helegitearen aurka, eta orain bertan behera utzi dute: prozesu-kostuak ordaindu beharko ditu Donostiako Udalak, 600 euro inguru. Gorenaren ustez, Espainiako justizia ardura daiteke prozesuaz (Donostia horren aurkakoa zen), eta Madrilgo epaitegiak aztertuko du, beraz, Kordobako Udalak defendatzen duen legez, irregulartasunik izan den.

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak "lasaitasuna" helarazi du. Zerbitzu juridikoekin hitz egin ostean, honakoa esan du: "Prentsak argitaratu duenagatik, ez dago larritzeko motiborik".

"2016 deritzon proiektu handi horretan, anekdota bat baino ez da izango, Europa mailako proiektua baita", esan du. Izan ere, Europak "2016ko kultur hiriburua Donostia izango zela erabaki zuen, eta hori behin eta berriz berretsi dute", alkatearen ustez.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era

Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X