Umorea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Faemino y Cansado, ikusleen barrearen bila Arriagan

Madrildar bikotea ekainaren 3, 4, 5, 7 eta 8an egongo da Bilbon. "Ikusleek gutxienez 23 aldiz barre egitea nahi dugu, eta irtendakoan pertsona hobeak izatea". Gasteizen ere egongo dira ekainean.
faemin y cansado
faemin y cansado

Faemino y Cansado bikoteak "¡Como en casa ni hablar!" ikuskizuna aurkeztuko du ekainaren 3, 4, 5, 6 eta 8an, Bilboko Arriaga antzokian. Emanaldi guztiak 20:00etan hasiko dira, ekainaren 8koa izan ezik. Egun horretan, 19:00etan hasiko da ikuskizuna.

Sarrerak 8 eta 23 euro artean daude salgai Antzokiaren webgunearen, 946 850 850 telefono zenbakiaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiko salmenta ordutegian, Arriagako arduradunek jakinarazi dutenez.

Bikoteak azaldu duenez, "¡Como en casa ni hablar!" itxuraz asmo handirik ez duen lana da, baina oso helburu berezia du: "Ikus-entzuleek gutxienez 23 aldiz egin behar dute barre, eta antzokitik irtendakoan pertsona hobeak izan behar dute, bizitzaren esanahiaren berri dutenak", esan dute. Horretarako, "26 esaldi jakin" erabiliko dituzte emanaldian zehar barreiatuta.

Ikuskizunak denetik du, antolatzaileen arabera, "Las Vegaseko umorearen parodia, mimo cirquedusoleildarraren parodia, bideari ontzietako ikuskizunen parodia eta txiste-kontatzaileen parodia".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era

Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X