Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
Hitzarmena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Guggenheimek bere autonomia islatu nahi du Fundazioarekiko akordioan

Bilboko Guggenheim museoko zuzendari nagusiak esan duenez, abenduaren 31 baino lehen Solomon Guggenheim Fundazioaren eta Bilboko zentroaren arteko hitzarmena 20 urte gehiagorako luzatzea da asmoa.
Guggenheim museoa eraikina edificio
Guggenheim museoa eraikina edificio

Juan Ignacio Vidarte Guggenheim Bilbao Museoko zuzendari nagusiak azaldu duenez, Salomon Guggenheim New Yorkeko Fundazioaren eta Bilboko museoaren arteko hitzarmen berrituan “Bilboko Guggenheimek 17 urteotan hartu duen autonomia” islatuta egotea espero dute.

Bilbo hiriak hamarkada batzuen buruan izan duen eraldaketaren inguruko mahai inguru batean esan ditu horiek Vidartek, Deustuko Unibertsitateko ikasle ohien biltzar batean.

Bere solasaldian, Solomon Guggenheim Fundazioko eta Bilboko Guggenheim museoko ordezkariek bi erakundeen arteko harremana arautzeko 1994an sinatu zuten hitzarmenaren berrikuntzaz mintzatu da Vidarte.

Bi aldeon asmoa akordio berria abenduaren 31 baino lehen –egun horretan bukatuko da 1994an 20 urterako sinatutako hitzarmena- 20 urterako beste akordio bat sinatzea dela esan eta gero, idatzi horren helburua “harremanak indartzea” izango dela azaldu du Vidartek.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X