Arantxa Urretabizkaia: 'Oroitzapenak biluzik erabili ditut liburuan'
“Donostiako bazterreko auzo apal batean bizi zen familia euskaldun, euskaltzale, antifrankista, kristau eta langile baten” bizipenei, bere familiaren ibiliari, eginiko argazkiek, Arantxa Urretabizkaia idazlearen oroimen zatiek, betetzen dute Zuri-beltzeko argazkiak (Pamiela) liburua.
1947 eta 1960. urteak mugarri jarrita, eguneroko gertakari xaloagoak eta historia garaikidean arrastoa utzi duten jazoerak testuratu ditu Urretabizkaiak Durangon aurkeztuko duen liburuan, oroimenak burutik paperera eramanda.
Zergatik, Panpox (Hordago, 1979) eta Koaderno gorria (Erein, 1998) lanen idazlearekin hitz egin dugu, lan berriaren arrasto batzuen bila.
Liburuan biltzen dituzun “argazkiak”, mintzagaiak, 1947tik, jaio zinenetik, 1960ra doan epera mugatu dituzu. Zergatik bukatzen da kontakizuna urte horretan?
Urte horretan bukatu zelako eskola niretzat. Handik aurrera ofizio bat ikasten hasi nintzen. Beraz, 1960an bukatu zen nire haurtzaroa, hor hasi zen bizitzaren beste atal bat.
Zein irizpideri jarraitu diozu memoriak elikatutako “argazki-bilduma”, oroitzapen sail, horretatik liburuan agertzen diren aleak (Franco, euskara, arropak, jolasak…) aukeratzeko?
Askotan, gehienetan bezala, sena izan da irizpidea. Argazkietan alde politikoa azaldu nahi nuen, nola ez, baina baita egunerokotasuna ere.
Fikzioa idaztera ohituta, zelakoa izan da idazlearen eta kontalariaren arteko iragazkia kendu eta benetako oroitzapenak testuratzeko erabakia? Non jarri duzu kontatu nahi zenuenaren eta kontatu nahi ez zenuenaren arteko muga?
Orain arte, fikziogintzan, oroitzapenak eta bizipenak edonon erabili ditut, betiere itxuraldatuak, pertsonaia batean nahiz bestean. Oraingoan erabaki nuen oroitzapenak biluzik erabiliko nituela, mozorrorik gabe. Kontatu nahi nuenaren eta nahi ez nuenaren arteko muga, berriz ere, senak markatu du. Argi nuen hasieratik ez nuela gure etxeko intimitaterik kontatuko. Gurasoak hil ziren, baina ahizpa eta anaia bizirik daude eta ez dut haien bizitza inbaditu nahi izan, ezta neronena ere.
“Donostiako bazterreko auzo apal batean bizi zen familia euskaldun, euskaltzale, antifrankista, kristau eta langile baten” inguruko zer ikuspegi orokor helarazi nahi diozu irakurleari?
Helarazi nahi nioke nolakoa zen bizitza gure inguruan. Arinegi esaten da, gertakari baten aurrean, hau Francoren garaian bezalaxe gertatzen da. Argi nuen, hasieratik, historia liburuetan edo kontakizun gehienetan ez dela gurea bezain familia xumerik aintzat hartzen.
“Gure ondorengoak gu baino okerrago” biziko direla entzuten da gaur egun, krisia dela eta, eta esaldi horren aurka egin zenuen liburuaren aurkezpeneko ekitaldian. Arinkeriaz begiratzen diote zenbaitek aurreko belaunaldiei? Badago loturarik orduko eta oraingo miserien artean?
Gure belaunaldiko askok idealizatu egiten du iragana, paradisua han kokatu izan balitz bezala. Horregatik esaten dute orduko baloreak berreskuratu behar direla. Ez zait iruditzen garai hartan berreskuratu beharreko gauza asko dagoenik.
Miseriak gordinagoak ziren orduan, zabalduagoak. Baina sasoi hartan ere bazeuden ondo asko bizi zirenak, nik gutxi ezagutu banituen ere.
Albiste gehiago kultura

Beste kontzertu bat emango du La Oreja de Van Gogh taldeak BECen
Donostiako taldeak 2026ko birako sarrerak agortzen eta data eta leku berriak iragartzen jarraitzen du. Abenduan BECera itzuliko dira.
Oteizaren unibertsoa, Euskal Herrian barrena
Jorge Oteiza eskultorea jaio zela 117 urte beteko dira gaur, eta urteurrena baliatuko dute "Danok Oteiza" elkartea aurkezteko, artistaren eta haren ondarearen inguruan jaioko den ekimen berria. 11:00etan egingo dute prentsaurrekoa, Oteiza Museoan, Altzuzan. Euskal Herrian zein mundu osoan da ezaguna oriotarraren obra.
Lekeitioko 48. Euskal Zine Bilerak Urrezko Antzarra eta Zilarrezko Antzarra eman ditu
Film onenaren saria Eneko Muruzabal Elezcanoren “Planetagatik” lanak irabazi du, "film borobil eta jostaria" osatzeagatik. Zuzendari onenaren saria Aitzol Saratxagak jaso du, “Ehiza” filmean egindako lanagatik. EITB Ikuslearen saria, berriz, Mikel Balerdi eta Deñe Garcia-Bravoren “Eraman zutela” lanak eskuratu du.
Maren Galvezek eta Gorka Granadok irabazi dute 49. Euskal Herriko Dantza Txapelketa
Maren Galvez Garmendiak eta Gorka Granado Terronesek osatutako bikoteak irabazi du 49. Euskal Herriko Dantza Txapelketa, Seguran. Bikoteak bigarrenez irabazi du txapelketa, 2021ean ere irabazi baitzuen.
Durangoko Azoka 60. edizioari begira, “Kulturaren Jaialdia” leloari helduta
“Kulturaren Jaialdia” lerroburua erabiliko du aurrerantzean Durangoko Azokak, eta Iratxe Reparaz arduratu da 60. edizioaren iruditegi berriaz.
Sitgesen lehiatuko da "Singular", Alberto Gastesiren bigarren film luzea
Duela hamar urte garatzen hasi zen zientzia-fikziozko drama humanista bat da. Adimen Artifizialaren eta giza doluaren mugak aztertzen dira EITBk babestutako lan horretan. Sitgesko jaialdiko sail ofizialean lehiatuko da Alberto Gastesi eta Alex Merino donostiarrek idatzitako filma.
Lara Izagirreren "El regalo" film laburrak lehen saria eskuratu du Berlinen, Ake Dikhea zinema-jaialdian
Bilboko Otxarkoaga auzoko hiru emakumerekin grabatutako film laburrak ijitoek pairatzen duten diskriminazioa du ardatz.
Paul Urkijok "Gaua" film berria aurkeztu du Sitgesko jaialdian
Zuzendari gasteiztarrak bere hirugarren lana aurkeztu du. EITBren babesa duen film honek patriarkatuaren boterea eta emakumeen arteko enpatia erakusten ditu, XVII. mendeko sorgin ehiza ardatz hartuta. Azaroaren 14an iritsiko da zinema-aretoetara.
EzBerdin Berdinak esperientzia artistikoa biran, Eusko Ikaskuntzaren eskutik
Kukai Dantza Taldeak eta hainbat diziplinatako euskal sortzaileek egingo duten ikuskizunaren emanaldiak urriaren 24an Bilbon hasi, eta abendura bitartean taularatuko dituzte.
Fermin Muguruzaren "azken akelarre antifaxista"
Navarra Arenan agurtu zuen larunbatean bere nazioarteko bira abeslari irundarrak, 11.000 jarraitzaileren aurrean. Bere musika ibilbideari errepasoa egin, eta Iñigo Cabacas eta Aitor Zabaleta izan zituen gogoan atzokoan, bai eta palestinar herria ere.