Amaya Zabarteren senarrak justizia exijituko du gaur, Legebiltzarrean egingo duen agerraldian
Ertzaintzak botatako foam jaurtigai batek larri zauritu zuen Zabarte iazko martxoan, Realaren eta PSGren arteko partidaren atarian Anoeta estadioaren inguruan izandako istiluetan.
Amaya Zabarteren auzia Eusko Legebiltzarrera iritsiko da gaur. Haren senarrak eta abokatuak, Joseba Novoak eta Iker Sarriegik, hurrenez hurren, agerraldia egingo dute Gasteizko Ganberan, 11:30ean, kasuaren gaineko euren bertsioa azaltzeko.
2024ko martxoan, Reala-PSG Txapeldunen Ligako partidaren atarian, Anoeta inguruan izandako istiluetan Ertzaintzaren foam jaurtigai batek buruan jo zuen Zabarte, eta larri zaurituta eraman zuten Donostia Ospitalera. Zaintza Intentsiboen Unitatean egon zen ingresatuta 44 urteko irundarra.
Joan den hilean, biktimaren senarrak eta abokatuak gutun bat igorri zuten Legebiltzarrera, agerraldi bat eskatuz. Idatzian, erasoa izan zenetik Zabartek bizi izandakoa errepasatu ondoren, gogoratu zuten hasieran kasua artxibatzea agindu bazen ere, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak auzia zabaldu eta ikerketa abiatzea erabaki zuela. Besteak beste, Zabarteri deklarazioa hartu zioten apirilaren 7an.
Era berean, gutunean salatu zuten ez dela ulergarria epaiketa oraindik egin ez izana, ezta istiluetan parte hartu zuten ertzainak deklaratzera ez deitzea ere. Babesgabe sentitzen direla zioten, eta biktima izanda errudun bezala tratatu dituztela sentitzen dutela. "Justizia eskatu eta exijitzen dugu, besterik ez", adierazi zuten.
Agente batek ostiko bat ematen dio
Ertzaintzak egindako kargan emakume bat nola zauritu zen erakusten duten irudi berriak
Zure interesekoa izan daiteke
Zaldibiatik Ordiziarainoko bidea oinez egin dute dozenaka ikaslek eta gurasok, eskola garraioa ez kentzea eskatzeko
Iazko ekainean, Hezkuntza Sailak Zaldibiako ikasleen gurasoei jakinarazi zien 2026-27 ikasturtetik aurrera DBH3 eta DBH4ko gazteak eskola-garraiorik gabe geratuko zirela. Emandako arrazoia eskola batetik besterako distantzia izan zen.
Gustuko oporlekua lortzeko itxaropenez gerturatu dira Imsersoko lehen bidaiariak agentzietara
Nafarroan astelehen honetan hasi dira agentziak adinekoei zuzendutako bidaia horien erreserbak kudeatzen. Lehen egun honetan, Imsersorekin lehen aldiz oporretara joango direnek izan dute bidaia eskuratzeko aukera. EAEn asteazkenean hasiko dira.
EHUk urte akademikoa abiatu du, AAren arriskuez jakitun eta "eredu propioa" aldarrikatuz
Joxerramon Bengoetxea errektoreak azpimarratu du auzia ez dela adimen artifiziala "deabrutzea, harekiko erabateko mendekotasuna" saihestea baizik. Finantzaketari dagokionez, Juan Antonio Perez Iglesias sailburuak uste du "egingarria" dela bost urteko epean finantzazioa Europako mailara iristea.
Olarizuk agur esan dio udari, musika, babarrunak eta bertoko produktuak lagun
Iraganeko ohitura da Olarizukoa. Hiria mugatzen zuten mugarriak ikuskatzen hasi ziren agintariak, inguruko herriek lurra lapurtu ez zitzaten. XIX. mendearen erdialdean gertatu zen hori, eta gaur egun erromeria herrikoi bihurtu da tradizioa.
Emakume bat ikerketapean dago, Bilbon adingabe bat bahitzen saiatzeagatik
Adingabea lagunekin ari zen jolasten, eta banku batean eserita zegoen emakume bat hurbildu zitzaien. Senidea zela esanda, adingabea besotik heldu eta berarekin eramaten saiatu zen. Gurasoen lagun batzuek gertatutakoa ikusi zuten, eta adingabeari galdetu zioten emakumea ezagutzen ote zuen.
EHUk uste du lehendakariak ez diola "behar besteko balioa eman unibertsitate publikoari" ikasturte hasierako ekitaldian egoteari muzin eginez
Horixe adierazi du Ixone Fernandez de Labastida Arabako Campuseko errektoreordeak Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean, Imanol Pradales lehendakariak ikasturte hasierako ekitaldietan Mondragon, Deustu eta EHU txandakatzeko hartu duen erabakiaren harira.
Heriotzen kopurua jaiotzena baino ia bi aldiz handiagoa da EAEn
Heriotzak 6.253 izan ziren urteko lehen hiruhilekoan, aurreko urtean baino % 0,8 gutxiago, eta jaiotakoak bainoa 3.008 gehiago.
Espainiako Abokatu Kristauen Fundazioak hiru urteko espetxe-zigorra eskatu du Bernedoko udalekuen auzian ikertutako 15 kiderentzat
Gasteizko Instrukzio Epaitegiak gaur hartuko die deklarazioa 15 ikertuei, eta testuinguru horretan egin du iragarpena herri-akusazio gisa ari den elkarteak. Bestalde, euskal udalekuetako kideek adierazi dute ez dutela prozesuaren berri emango, adingabeen eskubideak babesteko.
Lanbide Heziketak ia 8.000 plaza gehiagorekin ekin dio ikasturteari, bi gradu bikoitz berrirekin
Ia 75.000 plaza eskaini dira eta oraingoz 51.000 ikasle pasatxok eman dute izena (matrikulatzeko epea urriaren 16ra arte egongo da zabalik). Ikasturte hasierako ekitaldian lehendakariak azpimarratu duenez, egungo LHa "Txapeldunen Ligan" dago eta hezkuntza sistema hobetzeko "ardura partekatua, autokritika eta autoestima" eskatu ditu.
Txinak konfrontazioa baztertu du AAren inguruko eztabaidan, eta "ongira bideratutako" teknologia defendatu du
Pekinek adimen artifizial ireki eta inklusiboaren nazioarteko araubidea eskatu du, eta ohartarazi du mehatxu-diskurtsoek eta "asmo txarreko lehiak" haren gobernantza oztopatzen dutela.