'Entzun!' musika eszenaren euskarazko kontagile nekaezina
1996an hasi ziren Entzun! euskarazko musika aldizkaria publikatzen. Badira urte batzuk: azal jada horituetan ikusten denez, Su Ta Gar agertzen zen, Sentimenak jarraituz diskoa grabatu berritan. Ordutik, aldaketa eta gertakari asko izan dira, ia hogei urtean, munduan, musikagintzan, musikaren industrian eta, nahitaez, aldizkarian.
Orduko hilabetekaria urtekari da egun, eta, Xabier Sagardiak dioen moduan, "lan egiteko modua asko aldatu da, testuingurua ere aldatu delako: paperaren krisia, Internet, informazio gehiegi han-hor-hemen…".
144 orriko liburukian, urtea laburbiltzen saiatu dira (Oliba Gorriak taldeari elkarrizketa, Joseba Irazoki, Bakelite…), baina eduki atenporalak ere bildu dituzte, hala nola krautrock estiloari buruzko erreportajea edo Pablo Cabeza kazetari beterano eta bidegileari eginiko elkarrizketa mardula.
Gainera, soinu-banda gisa, 19 kantuko diskoa ere eskaintzen dute, "urteko uztaren aukeraketa". Nerea Erbiti & The Sustraians taldearen kantua, "euskaraz egindako lehen rocksteady kantua", eta Tutan Come On taldeak beren-beregiko bildumarako grabatutako kantua azpimarratu ditu Xabier Sagardiak berak. Entzun beharko, beraz.
Albiste gehiago kultura

Beste kontzertu bat emango du La Oreja de Van Gogh taldeak BECen
Donostiako taldeak 2026ko birako sarrerak agortzen eta data eta leku berriak iragartzen jarraitzen du. Abenduan BECera itzuliko dira.
Oteizaren unibertsoa, Euskal Herrian barrena
Jorge Oteiza eskultorea jaio zela 117 urte beteko dira gaur, eta urteurrena baliatuko dute "Danok Oteiza" elkartea aurkezteko, artistaren eta haren ondarearen inguruan jaioko den ekimen berria. 11:00etan egingo dute prentsaurrekoa, Oteiza Museoan, Altzuzan. Euskal Herrian zein mundu osoan da ezaguna oriotarraren obra.
Lekeitioko 48. Euskal Zine Bilerak Urrezko Antzarra eta Zilarrezko Antzarra eman ditu
Film onenaren saria Eneko Muruzabal Elezcanoren “Planetagatik” lanak irabazi du, "film borobil eta jostaria" osatzeagatik. Zuzendari onenaren saria Aitzol Saratxagak jaso du, “Ehiza” filmean egindako lanagatik. EITB Ikuslearen saria, berriz, Mikel Balerdi eta Deñe Garcia-Bravoren “Eraman zutela” lanak eskuratu du.
Maren Galvezek eta Gorka Granadok irabazi dute 49. Euskal Herriko Dantza Txapelketa
Maren Galvez Garmendiak eta Gorka Granado Terronesek osatutako bikoteak irabazi du 49. Euskal Herriko Dantza Txapelketa, Seguran. Bikoteak bigarrenez irabazi du txapelketa, 2021ean ere irabazi baitzuen.
Durangoko Azoka 60. edizioari begira, “Kulturaren Jaialdia” leloari helduta
“Kulturaren Jaialdia” lerroburua erabiliko du aurrerantzean Durangoko Azokak, eta Iratxe Reparaz arduratu da 60. edizioaren iruditegi berriaz.
Sitgesen lehiatuko da "Singular", Alberto Gastesiren bigarren film luzea
Duela hamar urte garatzen hasi zen zientzia-fikziozko drama humanista bat da. Adimen Artifizialaren eta giza doluaren mugak aztertzen dira EITBk babestutako lan horretan. Sitgesko jaialdiko sail ofizialean lehiatuko da Alberto Gastesi eta Alex Merino donostiarrek idatzitako filma.
Lara Izagirreren "El regalo" film laburrak lehen saria eskuratu du Berlinen, Ake Dikhea zinema-jaialdian
Bilboko Otxarkoaga auzoko hiru emakumerekin grabatutako film laburrak ijitoek pairatzen duten diskriminazioa du ardatz.
Paul Urkijok "Gaua" film berria aurkeztu du Sitgesko jaialdian
Zuzendari gasteiztarrak bere hirugarren lana aurkeztu du. EITBren babesa duen film honek patriarkatuaren boterea eta emakumeen arteko enpatia erakusten ditu, XVII. mendeko sorgin ehiza ardatz hartuta. Azaroaren 14an iritsiko da zinema-aretoetara.
EzBerdin Berdinak esperientzia artistikoa biran, Eusko Ikaskuntzaren eskutik
Kukai Dantza Taldeak eta hainbat diziplinatako euskal sortzaileek egingo duten ikuskizunaren emanaldiak urriaren 24an Bilbon hasi, eta abendura bitartean taularatuko dituzte.
Fermin Muguruzaren "azken akelarre antifaxista"
Navarra Arenan agurtu zuen larunbatean bere nazioarteko bira abeslari irundarrak, 11.000 jarraitzaileren aurrean. Bere musika ibilbideari errepasoa egin, eta Iñigo Cabacas eta Aitor Zabaleta izan zituen gogoan atzokoan, bai eta palestinar herria ere.