Ateak itxi ditu 2014ko Durangoko Azokak
2014ko Durangoko Azokak ateak itxi ditu. Jendeak azken unera arte aprobetxatu du Landako Gunea bisitatzeko, baina, urteroko hitzordua bukatuta, dena garbitu, jaso eta balorazioa egiteko unea iritsi da jada.
Antolatzaileek astelehen goizean egin dute lehen balorazioa, kazetarien aurrean. Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko presidentearen hitzetan, aurten “Azoka bizi egin da eta sorkutzatz bete da Durango”.
Nola bisitari kopurua hala salmenten bolumena iazkoen parekoak izan dira, kalkuluen arabera; izan ere, 120.000 pertsona bertaratu dira Durangora hiru egunetan, Mujikak emandako datuen arabera.
Aurtengo berrikuntzek “oso ondo” funtzionatu dute elkarte antolatzaileko presidentearen ustez, eta, horrenbestez, jarraipena izango dute datorren edizioetan Gogoetaren Plazak eta autoekoizleentzako txokoak. Hain zuzen, aurtengo edizioa bukatu eta berehala datorren urtekoan lanean hasiko direla esan du Mujikak, edizio berezia izango baita ezbairik gabe: berrogeita hamargarrena.
Hobetu beharrekoen artean, Irudienea ikus-entzunezkoen espazioan, iaz baino jende dezente gehiago hartu duen gunean, proiekzio bakan batzuetan izandako arazo tekniko isolaturen bat, euri ugariek eragindako itoginak eta guneen arteko tenperatura aldeak aipatu ditu Mujikak, eta horiek konpontzeko lan egingo dutela hitzeman du.
Guneak, beteta
Lutxo Egia guneen bozeramaileak azaldu duenez, sortzaileek eta publikoak ase egin dituzte euren aurreikuspenak. Kulturgintzan dihardutenek "bere" sentitu dute Azoka, eta publikoak "kultur ibilbide osoa" irudikatu ahal izan du Durangon. Irudienea beterik egon da, eta Saguganbara txiki eta nagusientzako guneak gainezka egin du zenbaitetan.
Halaber, Ahotseneko 55 kontzertu eta 36 solasaldietan ere "magia" errepikatu da aurten, eta Kabi@ teknologia berrien gunean publiko espezializatuaren kopuruak gora egin du.
Industria ere, pozik
Olatz Osa Euskal Editoreen Elkarteko presidenteordea eta Amets Rodriguez Musika Industriaren Elkarteko ordezkaria ere pozik agertu dira aurtengo zenbakien aurrean. Eguraldia eta egoera ekonomikoa kontra izan arren, jendea hurbildu izana azpimarratu dute, eta iazko salmenten kopuruari eutsi izana ontzat jo dute.
ontzat jo dute.Zure interesekoa izan daiteke
Nhil taldea, Ahotsenean
Musika beltza egiten duen taldeak "Etxea" diskoa aurkeztu du Musikaren Plazan, Durangoko Azokaren bigarren egunean.
Euskara hizkuntza nazional gisa aldarrikatu du Euskal Herrian Euskaraz elkarteak
"Euskaraz bizitzeko, euskal errepublika" lelopean, jende andana bildu da larunbat honetan Durangoko kaleetan zehar, Durangoko Azokaren baitan.
Kulturzaleek eta sortzaileek lepo bete dute Azoka bigarren egunez
Durangoko Azokaren bigarren eguna bete-beteta egon da. Sortzaileak gustura agertu dira Azokak daraman erritmoarekin, eta jendea erruz bertaratu da eguneko planaz gozatzera.
Zer ekarri zuen Frank Gehry arkitektoak Bilbora?
Guggenheim museoaren proiektu ausartarekin hiria mundura zabaltzea lortu zuen Gehryk. Gaur asko izan dira arkitekto ezagunak Bizkaiko hiriburuan utzitako arrasto sakona gogora ekarri dutenak.
Kultur sortzaileekin bildu gara, aurtengo nobedadeetako batzuk ezagutzeko
Euskal kulturaren plazan izatea esperientzia hunkigarria eta aberasgarria da musikari zein idazleentzat. Eskertuta agertu dira, eta Durangoko Azokaren garrantzia azpimarratu dute denek.
Honelakoa izan da Durangoko Azokaren bilakaera: 60 urte bete dira ateak ireki zituenetik
Franco bizirik zen duela sei hamarkada kultur topaguneak ateak lehen aldiz ireki zituenean. Gerediaga Elkarteak kudeatzen du, eta antolatzaileek hasierako zirrara izan dute hizpide elkarrizketa honetan.
Kak! taldea , Ahotsenean
Kak! taldeak Ahotsenea guneko egitaraua abiatu du gaur, larunbatarekin, Durangoko Azokaren 60. edizioaren bigarren jardunaldian. "Kendutako azken kartela" diskoa aurkeztu du bertan.
Kulturaren plaza handira jauzi egingo dute Nagore Tamayo eta Maider Arruti artista gazteek
Nagore Tamayo tolosarra da, 25 urte ditu eta 'Nondik abiatu inora' dantza garaikideko obra aurkeztuko du gaur, Durangoko Azokan. Maider Arrutik 22 urte ditu eta errenteriarra da, eta 'Barruko dardara' film laburra erakutsiko du gaur jendaurrean. Durangon horren ohiko ez diren disziplinekin parte-hartu ahal izateko aukeraz eta gazteen sormenaz aritu da solasean Orain.eus eurekin.
Horrela gogoratu zuen Frank Gehryk bere ibilbide osoa EITBn 2022an egindako elkarrizketa batean
Amaia Uribe kazetaria arkitektoaren estudioan egon zen, Los Angelesen, eta Gehryk arkitekturaren munduan egindako lanaren errepasoa egin zuten.
Pradalesek, Aburtok, Arzalluzek eta Vidartek penaz hartu dute Gehryren heriotza, eta haren lanak Bilbon iraungo duela nabarmendu dute
Arkitekto kanadarrak Bilboko Guggenheim Museoa diseinatu zuen, 1997an inauguratu zenetik hiriaren ikono bihurtu dena.