Apirilaren 25ean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Musika, dantza eta hiri kirolak Bilbon, Break on Stage jaialdian

Hogei emanaldi eskainiko dituzte, musika, dantza, akrobazia eta hiri kiroletan adituek. Besteak beste, The Predatorz talde errusiarrak, break dance estiloko munduko txapeldunak, parte hartuko du.
5000 lagun batu ziren Break on Stageren iazko edizioan.

Break on Stage jaialdiaren edizio berrian, hiri giroko kultura gazteak Bilbo astinduko du; hilaren 25ean izango da, Bilbao Arenan. Iaz, 5.000 pertsona baino gehiago bildu ziren bertan.

Ikusleek, orotara, hogei show gozatu ahalko dituzte kultura urbanoaren izar handi eta ezagunei esker; bestek beste, Errusia, Alemania eta Txekiar Errepublikatik iritsiko dira parte-hartzaileak. Horrez gain, jaialdian Bilboko gazteak ere ugari izango dira, hainbat emanaldi eta modalitatetan.

Dantza urbanoari dagokionez, The Predatorz talde errusiarra, egungo munduko txapelduna, izango da, baita Infamous frantziarra, Europako break dance talde onena.

Akrobaziek eta kirolak bat egingo dute erakustaldietan, tartean Scooter Freestylea (akrobaziak patineteak erabiliz), BMX Freestylea (akrobaziak bizikleta gainean), Parkour & Street Stunta (hiriko altzariak baliatuz jauzi egiteko artea) eta Cyr Wheela (akrobazia eta dantza, akrobatak inguruan duen metalezko uztai batez) ikusi ahalko dira.

Kontzertuetan Shotta Sevillako rap kantariak Flowesia bere laugarren lana aurkeztuko du, eta Bilboko La Bandha del Patio rap taldeak hurrengo diskoko zenbait abesti eskainiko ditu.

Sarreren prezioari dagokionez, hamar eurokoa izango da Internet eta Kutxabankeko kutxazainetan erositakoen kasuan, hamabi eurokoa leihatilan erosiz gero eta zortzi eurokoa K26 txartelaren bitartez eskuratzekotan. Heldu batekin batera doazen zortzi urtetik beherakoentzat, sarrera doan izango da.

Albiste gehiago kultura

Jose Ramon Soroiz Zilarrezko Maskorra
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jose Ramon Soroizek irabazi du interpretazio onenaren Zilarrezko Maskorra, Zhao Xiaohong aktore txinatarrarekin batera

Jose Ramon Soroiz aktore euskaldunak irabazi du Donostiako Zinemaldiko interpretazio onenaren saria, 'Maspalomas' filmean egindako lanagatik. Ex aequo izan da saria, Zhao Xiaohong txinatarrarekin ('Her heart beats in its cage' ) batera. Soroizek filmeko zuzendariei eta bere familiari eskerrak eman dizkie, baita bere herriari, Legorretari, ere.

Gehiago kargatu