Macronek lehen ministro berri bat izendatuko du asteburua baino lehen, Lecornuren gomendioa aintzat hartuta
Frantziako jarduneko lehen ministroak bere “misioa bukatutzat” eman du, eta Macroni gomendatu dio lehen ministro berria izendatzeko. Oraindik, akordiorako aukera badela sinetsita dago, eta horregatik, hauteskundeak ez aurreratzeko aholkatu dio.
Sebastian Lecornu Frantziako jarduneko lehen ministroak amaitutzat eman du bere misioa, eta Emmanuel Macron presidenteari mezu bat utzi dio: datozen 48 ordutan lehen ministro berria izendatu dezala eta hauteskunde legislatiboak ez ditzala aurreratu, akordiorako aukerak badirela iritzita. France 2 telebista-kate publikoan eman du bere erabakiaren berri Lecornuk.
Handik ordu gutxira, ia gauerdian, Eliseoak ohar batean iragarri du Macronek aintzat hartuko duela Lecornuren gomendioa eta lehen ministro berri bat izendatuko duela asteburua baino lehen. Macronek izendatzen duen seigarren lehen ministroa izango da.
Joan den irailaren 9an hartu zuen lehen ministro kargua, eta ordutik, alderdi politikoetako ordezkariekin bildu eta egonkortasun-itun bat adostea izan da bere egitekoa. Ez da posible izan, eta gaur arratsaldean eman dio horren berri Macroni, Eliseoan egin duten bileran. Eskuin muturrak eta Frantzia Intsumisoak ez dute parte hartu errondan.
Nolanahi ere, azaldu duenez, itxaropenerako printzak egon badaude, eta horregatik, presidenteari gomendatu dio parlamentua ez desegiteko. Bere hitzetan, egungo egoerak eta gehiengoak bide ematen dute datozen bi egunotan lehen ministro berria izendatzeko.
Macronen Gobernuak onartu zuen pentsioen erreforma da aldeen arteko akordioa eragotzi duen puntu nagusienetako bat. Lecornuren arabera, erreforma hori bertan behera uzteak 3.000 milioi euroko kostua izango luke 2027an Frantziako diru-kutxan. "Erreforma honen inguruko eztabaida berriro zabaltzeko bidea zabaldu beharko genuke", amaitu du.
Lurrikara politikoa bizi dute Frantzian. Joan den astelehenean, Lecornuk dimisioa aurkeztu zion Macron presidenteari, gobernua iragarri eta ordu gutxira, eta handik ordu batzuetara, Macronek Gobernua osatzeko beste aukera bat eman zion, bi eguneko epea ezarrita. Ordurako jardunean zegoen lehen ministroak onartu egin zuen eskaria, baina gaur amaitu du bere lana.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.