DIMISIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lecornuk dimisioa eman du, Gobernua izendatu eta ordu gutxira

Ohar labur batean, Eliseoak adierazi du Macronek onartu egin duela Lecornuk aurkeztutako dimisioa; horrek ateak irekitzen dizkie hainbat aukerari, tartean hauteskundeak aurreratzea.

Paris (France), 03/10/2025.- French Prime Minister Sebastien Lecornu delivers a statement at the Hotel Matignon in Paris, France, 03 October 2025, ahead of consultations with political parties before the announcement of the new government. (Francia) EFE/EPA/ALAIN JOCARD / POOL MAXPPP OUT

Lecornu, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Sebastien Lecornu Frantziako lehen ministroak dimisioa aurkeztu dio Emmanuel Macron presidenteari, gobernua iragarri eta ordu gutxira.

Ohar labur batean, Eliseoak adierazi du Macronek onartu egin duela Lecornuk aurkeztutako dimisioa; horrek ateak irekitzen dizkie hainbat aukerari, tartean hauteskundeak aurreratzea.

"Sebastien Lecornu jaunak bere Gobernuaren dimisioa aurkeztu dio Errepublikako presidenteari, eta honek onartu egin du", adierazi du Eliseoak ohar labur batean, Macronek eta orain arteko lehen ministroak lehen orduan egindako bileraren ostean.

Lecornuk bere Gobernuaren hautaketa defendatu zuen igandean eta "Legebiltzarrean sostengatzen gaituen oinarri komunaren antza" duela argudiatu zuen.

Jarduneko ministroek bertan behera utzi dituzte gaurko zituzten agendak, horietako batzuk Parisetik kanpo, Gerald Darmanin Justizia ministroa kasu, egoera berriak izango dituen ondorioen zain.

Hori guztia Errepublikako presidenteak Gobernu berriaren osaketa izendatu eta 13 ordu eskasera gertatu da. Lecornu irailaren 9an izendatu zutenetik zegoen gobernu horretan lanean, bere aurrekoa, François Bayrou lehen ministroa egun bat lehenago konfiantzazko mozio batean erori zenetik.

Lecornuren ezusteko dimisioaren atzean Errepublikanoak alderdi kontserbadorearen jarrera dago. Bruno Retailleau alderdiko buruak atzo adierazi zuen ez zegoela konforme kabinetearen osaketarekin, presentzia handiagoa nahi baitzuten, eta gaur goizean bere alderdiaren bilera deitu du Gobernua utziko zuten ala ez erabakitzeko.

Exekutiboa bertan behera uzteko mehatxu horrek, betetzekotan, praktikan ezinezkoa egiten zuen haren jarraipena, kontuan hartuta ez zuela, ezta urrutitik ere, gehiengo parlamentariorik.

Oposiziotik, Jordan Bardella Elkarte Nazionaleko presidentea izan da erreakzionatzen lehena, eta Macroni Asanblea Nazionala desegiteko eskatu zion, Lecornuk dimisioa eman ostean.

"Ezin da egonkortasuna berrezarri botoa ematera itzuli gabe eta Batzar Nazionala desegin gabe", adierazi zuen Bardellak Marine Le Pen buru duen alderdiaren egoitzara iritsi zenean.

"Atzerakontua hasi da. Macronek alde egin behar du", adierazi du sare sozialetan Mathilde Panotek, Frantzia Intsumisoa ezker muturreko alderdiaren Asanblea Nazionaleko taldeko buruak.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X