Bidaia denboran zehar
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Time Machine Soup ikuskizuna arrakastaz bukatu da

Time Machine Soup ibilbide arrakastasua bizi izan du otsailaren 11n estreinatu zenetik. Azken emanaldiak igandean izan ziren Tabakaleran.
Time Machine Soup
Time Machine Soup. Argazkia: DSS2016

Time Machine Soup, Donostia 2016k aurkeztutako lehen ikuskizuneetako bat izan da. 1.500 herritarretik gora bidaiatu du denboran zehar ikuskizun honi esker, ia 7.000 urte atzera egiteko.

Santos Bregaña sortzailearen ideian oinarritutako, ikuskizun honek zentzumenen bidez historian atzera bidaiatzeko aukera eman digu. 12 sopa izan dira guztira, Basque Culinary Centerreko ikasleen antzezlan ezin hobeagorekin zerbitzatuta, 12 sasoi esanguratsutan geldialdia egiteko usainaren eta zaporeen bidezko bidaia zirraragarri batean murgildu gaituztenak. Herriraten memorian geratuko den esperientziak, jakinmina eta ahosabaia estimulatu du.

Sarean salgai jarritako sarrerak agortu egin dira saio gehienetan. Ikuskizunaren inguruan gehiago ezagutu nahi duenak, errezetak eta zopen historian sakontzen duten ikerketan eskura izango ditu timemachinesoup.eu web orrialdean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X