Donostiak eta Wroclawek elkarrekin jo dute Hendrixen 'Hey Joe' kanta
Poloniako musikaz, gitarrek protagonismo berezia dutela, eta gastronomiaz gozatzeko parada izan da egun guztian zehar Donostiako Kursaaleko terrazan, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren Zubideak egitasmoaren baitan.
Egun guztian zehar musikak euskal kultura eta poloniarra lotu ditu. Thanks Jimi jaialdia urtero ospatzen da Wroclaw hirian eta Jimi Hendrix musikari ospetsuaren inguruan eratzen da. Urtero Guiness marka hausten saiatzen dira, ahalik eta pertsona gehien gitarra jotzeko bilduta.
Donostiak, Wroclawi laguntza eskaini dio oraingo honetan eta, sinbolikoki bada ere, ekimenarekin bat egingo du. Donostian ere Jimi Hendrixen "Hey Joe" abestia jo dute, baina ez dute abestu; hain zuzen ere, kantu horren letrak ez duelako bat egiten hiriburutzaren baloreekin.
Hori dela eta, Donostia 2016k gitarra jotzen dakitenei Kursaaleko terrazara inguratzeko deia egin die arratsaldeko hiruretan. Ondoren, entsegu bat egin dute eta lauetan izan da emanaldia. Donostiako eta Wroclaweko musikariek batera jo dute eta pantaila erraldoi baten bidez bat egingo dute.
Programazioa
10:00etan eman zaio hasiera festibalari Karbido taldearen eskutik. Poloniako tradizioa eta folklorea ditu inspirazio-iturri laukote horrek, baina argi utzi dute soinu garaikide bat eskaini nahi dutela, beren jatorria baztertu gabe betiere. Karbidok oso proposamen ausarta ekarriko du guregana, egurrezko mahai bat izango da haien instrumentu nagusia eta beraz, performance berritzaile eta harrigarri bat izango dugula gauza segurua da. Taldeak, bigarren emankizun bat emango du 12:45ean.
Ordu berean, 10:00etan, etxeko txikitxoek beren gitarra propioak sortu ahal izango dituzte Turukutupa taldearen laguntzarekin. Horretaz gain, birziklatutako materialekin eraikitako Reciclonk musika-instalazio dibertigarriarekin jolasteko aukera ere izango dute.
11:00etan, Bente Kahan bakarlariak eta Male Instrumenty taldeak kontzertu ibiltari bat eman dute Alderdi Eder eta Kursaal artean. Bente Kahanek bere folka eskaini digu berriz ere 13:30ean Urumea terrazan.
12:00etan, neska-mutilek eta haien familiek rock izarrak direla sentitu dute Txiki Rock kontzertu dibertigarriarekin. Rock musikaren abesti arrakastatsuenak jo dituzte eta jarduerak proposatu dizkiete kantu bakoitzarekin.
14:15ean, Urrezko Pua lehiaketaren edizio berezi batek gitarrista onenenetako batzuk entzuteko aukera eman digu, eta 16:30ean, Jimi Hendrixen omenezko kontzertua hasi da Foxie Leires taldearen eskutik.
16:00etan gitarristen topaketa izan da. Donostia eta Wroclaw konektatu egin dira pantaila erraldoi baten bidez eta bi hirietako gitarristek batera jo dute. Wroclaw hiriko erronka horri beste sei hiri batu zaizkio, Dresden, Vilnius, Praga, Mosku, Minsk eta Oberhausen.
18:30ean Joseba Irazokiren bertako rock kontzertua izan da.
20:00etan, Kursaaleko Urumeako terrazan, amaiera eman zaio jaialdiari Neony dance-rock taldearekin. Talde gazte horren karrerak ziztu bizian egin du gora. Zortzi urtetan, Neony Poloniako musikaren abangoardian ipini da bere erritmo dantzagarriekin.
Eta hau guztia gutxi ez balitz, Food Think Tank kolektibo poloniarrak beren herrialdeko gastronomia dastatzeko aukera eskaini dute, Urumea terrazan jarri dituzten bi foodtrucken bitartez.
Zure interesekoa izan daiteke
Musika proiektuei bideratuko diete Durangoko Azokaren Sormen Beka aurten
Euskarri fisiko zein digitalean bi lan baino gutxiago argitaratu dituztenek hartu ahalko dute parte deialdian, irailaren 21a baino lehen. 15.000 euroz lagundutako lana euskarazkoa izango da, hitzik badauka, eta 2027ko Durangoko Azokan aurkeztuko da emaitza.
"Fantasia eta arrazoia": Goyaren artelan handiak biltzen dituen erakusketa, Arte Ederren Gasteizko Museoan
Gerraren hondamenak, Tauromakia, Burugabekeriak eta Kapritxoak dira, besteak beste, Francisco de Goyaren lau sail nagusietakoak. Erakusketa 2027ko otsailera bitarte egongo da Arte Ederren Gasteizko Museoan. Bestetik, Donostiako San Telmo museoan Goya protagonista duen erakusketa bat dago.
Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokak “arnas-unea eta sorkuntzaren plaza” irekiko ditu
Ekainaren 6an, Euskal Liburu eta Disko Azoka egingo da Lapurdiko udalerrian, zazpigarrenez, Baltsan elkartearen eta Argia komunikabidearen ekimenez. Beñat Oihartzabal hizkuntzalaria omenduko dute.
Esther Ferrerrek jasoko du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria
Donostiar artistaren “nazioarteko proiekzioa eta arte garaikidearen berrikuntzan egindako ekarpen erabakigarriak” aitortu ditu sariaren epaimahaiak. Uztailean emango diote golardoa, Maddi Alberdi San Martin Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Sariaren irabazleari bezala.
Alejandro Gonzalez Iñarrituren hitzaldia astelehenean BBK Aretoan, 'Carne y Arena' erakusketaren inguruko jardueren barruan
Hitzaldia 19:00etan izango da, eta sarrerak eskuragarri daude jada, doan. Mexiko eta AEB arteko mugako migratzaileen eta errefuxiatuen esperientzia eta testigantzetan oinarritutako 'Carne y Arena' murgiltze esperientzia EITBko 5. platoan dago ikusgai martxoaren 16tik ekainaren 20ra arte.
2028rako Veneziako Biurtekoan espazio propioa izateko lanean ari da Euskadi
Hala iragarri du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariordeak eta Kultura sailburuak Venezian egindako ekitaldi instituzionalean. "Aurrera egin nahi dugu, eta gure helburua da euskal sorkuntza artistikoa nazioarteko erakusleiho horretan etengabe proiektatzea", gaineratu du.
"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era
Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.
Urrats historikoa eman du euskal ikus-entzunezkoen sektoreak: Zinemaren Akademia eratuko du
Etorkizuneko akademia espazio "inklusiboa eta anitza" izatea nahi dute, sektorearen garapena bultzatzeko balioko duena. Euskal Herriko 150 profesionalen baino gehiagoren babesa du ekimenak.
Euskal artea Veneziara itzuliko da 50 urte geroago
1976an, Franco hil eta urtebetera, Bienalak lekua egin zion euskal artistek bultzatutako programari, eta maiatzaren 6tik 8ra “I Baschi alla Biennale 1976/2026” programa instituzional, akademiko eta artistikoa garatuko du Italiako hirian Eusko Jaurlaritzak eta hainbat aditu eta artistak.
Ikus-entzunezkoen euskal sektorea zinema akademia propio bat eratzeko aukera lantzen hasi da
Sektoreak aitortu du apirilaren 23rako dutela hitzordua jarrita, gogoeta prozesuari ekiteko. Nolanahi ere, "topaketa itxia eta erabat profesionala" izango dela argi utzi dute, eta horregatik, prozesua "errespetatzeko" eskatu diete komunikabideei. "Kanpoko dinamikek" ekimena "baldintzatzea" saihestu nahi dute.