Ormaiztegiko besarkadak
“Kontutan hartuta gurea XIX. mendeari begiratzen dion museo bat dela, eta proiektuaren gai nagusia bake itunak direla, natural atera zitzaigun Bergarako besarkadari buruzko erakusketa antolatzea”, dio Mikel Alberdi Ormaiztegiko Zumalakarregi museoko arduadunak. Bake Ituna proiektu zabalaren barruan dagoen Ikerketa Kasuak erakusketa bildumaren parte da Ormaiztegikoa. Azken bost mendeetako gertakari historiko zehatzei buruzko erakusketek osatzen dute Ikerketa Kasuak bilduma, eta Euskal Herriko hainbat museotan daude jarrita. Zumalakarregi museokoak Alberdiren hitzetan “Euskal Herriko bake itunik famatuena” dena aztertzen du: “Erakusketaren oinarria, noski, historia da. Maroto jeneral karlistak eta Espartero liberalak modu horretantxe eszenaratu zuten sei urte iraun zuen gerrari bukaera eman zion ituna, Bergaran elkar besarkatuz. Garai hartako dokumentuak bildu ditugu ”.
Erakusketak ordea, 1839ko gertakari historiko hura du abiapuntu gerora arteak bestelako besarkada batzuk nola irudikatu izan dituen erakusteko, eta guztira, XIX eta XX.mendeetako 90 piezako bilduma osatu dute, tartean eskultura, margolan zein dokumentuekin.
1839. Bergarako besarkadaren aurrean. Keinua eta interpretazioa erakusketa abuztuaren 23a arte bisitatu ahal izango da Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan, eta gero Bergarara bertara eramango dute bilduma.
Aldiriak
Bake Ituna proiektuaren barruan dagoen beste proposamenak Aldiriak du izena eta gaur egungo zenbait artistek proiektuaren gaia aintzat hartuta egin dituzten arte interbentzioak biltzen ditu. Larunbat honetan, Ines Doujak eta John Barkerren Deabruak gau eskola bat ireki du arrakastaren eta porrotaren sekretuak erakusteko ikusentzunezko lana erakutsiko dute dute Trintxerpeko Ziriza Etxean. Xabi Paya Donostia 2016ren kultur programaren zuzendariak azaldu duenez, “lanak drogaren eta gerraren arteko loturaren gaineko gogoeta egiten du, eta galtzaile eta irabazleen bilakaera zein izan daitekeen ere erakusten du”.
Zure interesekoa izan daiteke
“Los domingos”ek goya jo du
Alauda Ruiz de Azuaren pelikulak film onenaren, zuzendari onenaren, gidoi onenaren, emakumezko aktore protagonista onenaren eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren sariak irabazi ditu Goya sarien 40. edizioan. Jose Ramon Soroizek gizonezko aktore protagonista onenaren saria jaso du, Maspalomasen egindako lanagatik, eta euskal zinemak zortzi sari bereganatu ditu guztira.
'Yellow Letters' filmak lortu du Berlinaleko pelikula onenaren Urrezko Hartza
Turkiako agintariek artista bikote baten aurka duten zentsurari buruzkoa da Ique lker Çatak zinemagile turkiar-alemaniarraren filma.
“Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarrituren instalazioa, EITBren Bilboko egoitzan bisitagai
Bisitaria migratzaile eta errefuxiatuen bidaiaren zati baten erdian kokatzen duen “murgiltze esperientzia” martxoaren 11tik ekainaren 20ra paratuko dute EITBren egoitzaren 5. platoan. Sarrerak otsailaren 17tik aurrera egongo dira salgai, 11,21 euroan.
Amikuzeko libertimenduarekin, inauteri giroan murgildu da Nafarroa Beherea
Libertimenduek Donapauleko plaza hartu dute musika, dantza, bertsoa eta antzerkien eskutik. Martxoaren 14ra bitartean, beste hainbat emanaldiz gozatzeko aukera egongo da herriko sorkuntzekin.
Jone San Martinek "sORDA" ikuskizuna sortu du, gortasunaren inguruan
Dantza garaikidearen eta soinuaren zein isiltasunaren arteko elkarrizketa eskaintzen du dantzari donostiarrak ikuskizun berrian.
Bilbao BBK Live jaialdiak zinema proposatuko du otsailean
'2030 Bai!' izeneko zikloak “Maspalomas”, “La voz de Hind Rajab”, “Yo capitán”, eta “Belen” filmen proiekzioak egingo ditu, Bilboko BBK Salan. Sarrera doakoa izango da, eta solasaldiak izango dira emanaldiak bukatutakoan.
Gure! jaialdia: ikasgelatik oholtzara
Erandioko Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Ekoizpeneko zikloko ikasleek antolatu eta kudeatzen duten jaialdiaren laugarren edizioa otsailaren 6 eta 7an egingo dute Bizkaiko udalerrian.
61 kultur jarduera izan ziren iaz eguneko, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Kulturklik Eusko Jaurlaritzaren plataformak jasotako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko kultur ekitaldien % 40 euskaraz izan ziren 2025ean, eta beste horrenbeste doakoak.
“Urrats kolektiboak” pastoralaren testua, zubereraz eta batuan
Barkoxeko herritarrek 2025eko uztailaren 27an eta abuztuaren 2an eta 10ean antzeztu zuten pastorala, eta Euskal Telebistak 2026ko Aste Santuan emitituko du. EITBko Euskara Zerbitzuan euskara batura ekarri dute testua.
Jacob Elordi 2026ko Oscar sarietarako izendatu dute, Gizonezko Antzeztaldeko Aktore Onenaren sailean
Sinners filmak markak hautsi ditu 16 izendapenekin eta Siratek Nazioarteko Film Onenaren izendapena jaso du. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira izen nagusiak.