Bake-ituna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Azken mende laurdenean indarkeriak artean izan duen eragina, Artiumen

Donostia 2016k eta Artiumek “1989. Arjeleko Elkarrizketen ondoren. Delirioa eta su-etena” erakusketa inauguratu dute Artiumen.
"Maqueta para Izaro" Nestor Basterretxearen lana ikus daiteke erakusketan
"Maqueta para Izaro" Nestor Basterretxearen lana ikus daiteke erakusketan

Artium Arte Garaikideko Gasteizko Euskal Zentro-Museoak eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak “1989. Arjeleko Elkarrizketen ondoren. Delirioa eta su-etena” erakusketa inauguratu dute gaur Gasteizen. Gaurdanik, abuztuak 11, azaroaren 1era arte egongo da ikusgai.

Carles Guerra Antoni Tapies Fundazioko zuzendari eta erakusketaren komisarioaren esanetan, Bake-ituna Donostia 2016ren proiektuari dagokion erakusketa honek “ETAren eta Espainiako Gobernuaren arteko Aljerreko elkarrizketetatik (1987-1989) ETAk 2011n jarduera armatua behin betiko amaitu arteko epean terrorismoak artean izan dituen efektuak erakutsi nahi ditu”.

“Irudi eta objektuen esanahiek aldi historiko horretan izandako indarkeriaren ondorioz izan dituzten aldaketei” begiratu die Guerrak, eta ehun artelan, dokumentu eta objektutik gora bildu ditu.

Artista ospetsuek egindako obrak daude erakusketan: Jorge Oteiza, Nestor Basterretxea, Jose Gutiérrez Solana, Luis Claramunt, Jeff Koons, Allan Sekula, Ibon Aranberri, Eduardo Nave, Jon Mikel Euba, Asier Perez, Xavier Ribas, eta Iñaki Garmendia, besteak beste.

Horrez gain, prentsako argazki sorta handi bat ere badago, Manel Armengol, Jon Urbe edo Jon Herraez argazkilarienak, besteak beste, baita askotariko dokumentuak ere,

Bake-ituna

Bake-ituna Donostia 2016ren proiektu garrantzitsuenetako bat da. Euskal Herriko hainbat puntutan antolatu dira ekintzak, artearen historian, kulturan eta zuzenbidean bakeak izan dituen irudikapenak ardatz hartuta.

Erakusketa nagusi bat dago Koldo Mitxelena Kulturunean eta San Telmo museoan, urriaren 2ra arte, eta zazpi gertakari historiko jakini buruzko erakusketak ere badaude, baita Jose Maria Serti buruzko ikerketa monografiko bat ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X