Bake-ituna, Goya, Rubens, Picasso eta Legerren erakusketa handia
Bake-itunaren programa, Kultur Hiriburutzaren proiektu garrantzitsunetakoa, Madrileko Prado Museo Nazionalean eman da ezagutzera. Pablo Berasteguik, Donostia 2016ren zuzendari nagusiak, aurkeztu du proiektua beste hauekin batera, Pedro G. Romero, proiektuaren komisario nagusia, Santiago Eraso, DSS2016EUko lehenengo zuzendaria, Eneko Goia, Donostia 2016 Fundazioko presidente eta hiriko alkatea, Miguel Angel Recio, Espainiako Kultur Ekintzako presidentea eta Arte Ederren Museoko zuzendari nagusia, Miguel Zugaza, Prado Museo Nazionaleko zuzendaria, Jose Maria Sanz Magallon, Telefonicako Babesletza eta Harreman Instituzionaletako zuzendari orokorra eta Telefonikako proiektuaren babesle orokorra ere. Bake-itunaren egitasmoan inplikatuta dauden museo batzuetako zuzendaritza-taldeek ere parte hartu dute: San Telmo Museoko, Bilboko Arte Ederren Museoko, Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoko, Liburutegi Nazionaleko edo Kalkografia Nazionalekoek, besteak beste.
Santiago Eraso eta Pedro G. Romero izan dira ideiaren sortzaileak eta egitasmoak, erakusketa, laborategi, argitalpen eta bakearen irudikapenaren inguruko hainbat formatu hartzen ditu. Proiektuaren helburua, bakean, historikoki izan dituen formetan eta irudikapen konplexuetan arrreta jartzea da. Bake-ituna egitasmoa Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Iparraldeko ia hogei kokapenetara hedatuko da, baita Salamancara eta Bartzelonara ere.
Lankidetzak
Nabarmentzekoa da Louvre Museoa, Pompidou Zentroa, Prado Museo Nazionala, Reina Sofia Arte Zentroa Museoa Nazionala, Museu Nacional d’Art de Catalunya, Museu d’Art Contemporani de Barcelona, Biblioteca Nacional de España edo Museo de Americaren lankidetza. Honako hauek ere inplikatu dira egitasmo honetan: San Telmo Museo eta Koldo Mitxelena Kulturunea erakusketa nagusiaren antolatzaile gisa, Artium Arabako Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa, Baionako Euskal Museoa, Jorge Oteiza Fundazio-Museoa, Tapies Fundazioa eta Salamancako Unibertsitatea 800 Urte edo Zumalakarregi Museoa besteak beste.
Egitura
Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean eta San Telmo Museoan kokatuko da erakusteka nagusia. Horrez gain, proiektuaren gertaera historikoei buruzko zazpi erakusketa, Donostiaren inguruko erakunde kultural indartsuenetako batzuetan, Jose Maria Serti eta Nazioen Ligari buruzko azterketa monografiko bat eta artista garaikideen zazpi esku-harze barne hartuko ditu.
Gainera, iaz Donostian inauguratu zen Tabakalera Kultura Garaikideko Zentroarekin lankidetzan garatutako plan pedagogiko bat. Bestalde, argitalpen gisa, proiektuko materialak bilduko dituen liburu-katalogo bat, ikerketa-kasuei buruzko gidaliburuak eta FX artxiboa: indarkeria hutsa lanaren bilduma bat kaleratuko dira.
Datak
Erakusketa nagusia
1516-2016 Bake-ituna. Koldo Mitxelena Kulturunea eta San Telmo Museoa.
2016ko ekainak 17 - 2016ko urriak 2
Aztertzeko kasuak
1513. Urtubiako bake-itunetik. Geografia eta paisaia.
Jorge Oteiza Fundazio-Museoa, Altzuza
2016ko maiatzak 26 - 2016ko irailak 18
1660. Pirinioetako Bakearekin. Politika eta familia
Baionako Euskal Museoa
2016ko ekainak 3 - 2016ko irailak 25
1808. Baionako Abdikazioaren alde. Ornamentua eta delitua
Le DIDAM, Baiona
2016ko ekainak 3 - 2016ko irailak 25
1839. Bergarako Besarkadaren aurrean. Keinua eta interpretazioa
Zumalakarregi Museoa, Ormaiztegi
2016ko ekainak 9 - 2016ko abuztuak 23
Laboratorium Museoa, Bergara
2016ko abuztuak 31 - 2016ko azaroak 1
1930. Donostiako Hitzarmenean. Historia eta sinkopea
Ganbara, Koldo Mitxelena Kulturunea, Donostia
2016ko ekainak 10 - 2016ko irailak 4
1989. Aljerreko elkarrizketen ondoren. Delirioa eta su-etena
Artium, Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoa, Gasteiz
2016ko abuztuak 11 - 2016ko urriak 16
Fundació Antoni Tàpies, Bartzelona
2016ko azaroak 11 - 2017ko urtarrilak 15
1937. Gernikari buruz. Gerra eta civitas-a.
Bilboko Arte Ederren Museoa
2016ko irailak 30 - 2017ko urtarrilak 9
1936. Josep Maria Sert eta Nazioen Liga
Salamancako Unibertsitatea
2016ko udazkena
Kaperak San Telmo Museoa
Donostia
2017.
Zure interesekoa izan daiteke
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.
Musika proiektuei bideratuko diete Durangoko Azokaren Sormen Beka aurten
Euskarri fisiko zein digitalean bi lan baino gutxiago argitaratu dituztenek hartu ahalko dute parte deialdian, irailaren 21a baino lehen. 15.000 euroz lagundutako lana euskarazkoa izango da, hitzik badauka, eta 2027ko Durangoko Azokan aurkeztuko da emaitza.
"Fantasia eta arrazoia": Goyaren artelan handiak biltzen dituen erakusketa, Arte Ederren Gasteizko Museoan
Gerraren hondamenak, Tauromakia, Burugabekeriak eta Kapritxoak dira, besteak beste, Francisco de Goyaren lau sail nagusietakoak. Erakusketa 2027ko otsailera bitarte egongo da Arte Ederren Gasteizko Museoan. Bestetik, Donostiako San Telmo museoan Goya protagonista duen erakusketa bat dago.