'Artxipielagoa' ikuskizuna Baluarten azaleratuko da, apirilaren 28an
Baluarte Iruñeko jauregiak “Artxipielagoa”, kantua, bertsolaritza, musika eta proiekzioak uztartzen dituen ikuskizuna, hartuko du apirilaren 28an. Herri kantutegia eta familiarte zein lagunartean kantatzeko usadioa berreskuratzea da Baluarte Fundazioak antolatutako ikuskizunaren helburua, eta, horretarako, Ainhoa Garmendia sopranoa, Andoni Egaña bertsolari eta idazlea, Pello Ramirez txelo-jotzaile eta soinu-jotzailea, Garikoitz Mendizabal txistularia, German Ormazabal pianista eta Belen Ibarrola arte zuzendaria batu dira elkarlanean.
Apirilaren 28an taularatuko dute "Artxipielagoa", Ganbera Aretoan, eta sarrerak salgai daude dagoeneko, 12 euroan.
“Artxipielagoa”k kantu klasiko eta modernoak, “musika uharte desberdinak”, batuko ditu, elkarrekin "kultura artxipielagoa" osatzen duten ustea erroturik, eta publikoaren parte-hartzeak berebiziko garrantzia izango du, sortzaileen hitzetan, ikuskizunak aurrera egiteko.
Benito Lertxundi, Mikel Laboa, Oskorri eta Ken Zazpiren kantuei Jesus Guridiren, Tomas Garbizuren eta Jose Maria Iparragirrerenak batuko zaizkie, Belen Ibarrolak ikuskizunerako beren-beregi sorturiko irudi eta bideoak pantailan une oro erakusten direla.
Albiste gehiago kultura
Durangoko Azoka 60. edizioari begira, “Kulturaren Jaialdia” leloari helduta
“Kulturaren Jaialdia” lerroburua erabiliko du aurrerantzean Durangoko Azokak, eta Iratxe Reparaz arduratu da 60. edizioaren iruditegi berriaz.
Sitgesen lehiatuko da "Singular", Alberto Gastesiren bigarren film luzea
Duela hamar urte garatzen hasi zen zientzia-fikziozko drama humanista bat da. Adimen Artifizialaren eta giza doluaren mugak aztertzen dira EITBk babestutako lan horretan. Sitgesko jaialdiko sail ofizialean lehiatuko da Alberto Gastesi eta Alex Merino donostiarrek idatzitako filma.
Lara Izagirreren "El regalo" film laburrak lehen saria eskuratu du Berlinen, Ake Dikhea zinema-jaialdian
Bilboko Otxarkoaga auzoko hiru emakumerekin grabatutako film laburrak ijitoek pairatzen duten diskriminazioa du ardatz.
Paul Urkijok "Gaua" film berria aurkeztu du Sitgesko jaialdian
Zuzendari gasteiztarrak bere hirugarren lana aurkeztu du. EITBren babesa duen film honek patriarkatuaren boterea eta emakumeen arteko enpatia erakusten ditu, XVII. mendeko sorgin ehiza ardatz hartuta. Azaroaren 14an iritsiko da zinema-aretoetara.
EzBerdin Berdinak esperientzia artistikoa biran, Eusko Ikaskuntzaren eskutik
Kukai Dantza Taldeak eta hainbat diziplinatako euskal sortzaileek egingo duten ikuskizunaren emanaldiak urriaren 24an Bilbon hasi, eta abendura bitartean taularatuko dituzte.
Fermin Muguruzaren "azken akelarre antifaxista"
Navarra Arenan agurtu zuen larunbatean bere nazioarteko bira abeslari irundarrak, 11.000 jarraitzaileren aurrean. Bere musika ibilbideari errepasoa egin, eta Iñigo Cabacas eta Aitor Zabaleta izan zituen gogoan atzokoan, bai eta palestinar herria ere.
Fermin Muguruza: "Bira garrantzisua izan da ikusteko non nengoen, non egon naizen eta non nago orain"
Fermin Muguruzak birako azken kontzertua eskainiko du bihar, Iruñean. Berezia izango dela dio musikariak; izan ere, familia eta ezagunak izango ditu bertan. Muguruzak errepasoa egin du azken bira honek utzitako momenturik goxoenak azalduz; horien artean, Madrilgo kontzertua eta birak utzitako irakaspenak.
Jose Ramon Soroizek irabazi du interpretazio onenaren Zilarrezko Maskorra, Zhao Xiaohong aktore txinatarrarekin batera
Jose Ramon Soroiz aktore euskaldunak irabazi du Donostiako Zinemaldiko interpretazio onenaren saria, 'Maspalomas' filmean egindako lanagatik. Ex aequo izan da saria, Zhao Xiaohong txinatarrarekin ('Her heart beats in its cage' ) batera. Soroizek filmeko zuzendariei eta bere familiari eskerrak eman dizkie, baita bere herriari, Legorretari, ere.
EITBk Jennifer Lawrence elkarrizketatu du, Zinemaldiko Donostia Saria irabazi ondoren
Aktore gazteak Die, My Love filma aurkeztu du Donostian, erditze osteko estresa duen ama bati buruzkoa. "Lynne Ramsay zuzendaria gure garaiko handienetakoa da. Bere poesiak eta zinemagintzak ikustea merezi dute", esan du. Oraindik ezin izan du hiriaren erdigunetik irten, baina prest agertu da.
Joseba Etxebarria Uriarte, Son Gokuren euskarazko ahotsa, hil da
Bikoizketa aktore, bertsozale eta musikari larrabetzuarra zendu da, gaixotasun larri batek jota, 69 urte zituela.