Maiatzak 17-20
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Leioako Umore Azokak 13 estreinaldi erakutsiko ditu 19. edizioan

Bizkaiko udalerriko azokan erabateko 13 estreinaldi, Estatu mailako lau estreinaldi eta "kaleko" lau estreinaldi ikusi ahal izango dituzte.
Ana López Asensio, Mari Carmen Urbieta, Aitziber Atorrasagasti eta Andoni Itube, aurkezpenean.
Ana López Asensio, Mari Carmen Urbieta, Aitziber Atorrasagasti eta Andoni Itube, aurkezpenean.

Umore Azoka Leioa Leioako Udalak antolatutako kaleko artisten jaialdiak Bizkaiko udalerria hartuko du maiatzaren 17tik 20ra, 40 konpainiaren "goi mailako kalitateko programazio artistiko proposamenekin".

100 emanaldi baino gehiago izango dira lau egunean. Antzerkia, dantza eta zirku garaikidea izango dira ardatz nagusiak, baina magiarako, umorerako eta surako ere egongo da tokia.

Euskal Herriko konpainiei dagokienez, aurtengo edizioan talde hauek hartuko dute parte: Aimar & Cía, Amaia Elizaran, Amico Teatro, Cía. Barsanti, Compañia InPut, Denis Santacana Compañia de Danza, Dramagia, Elirale Dantza Konpainia, Ganso & Cia, Hortzmuga Teatroa, Iñaki Mata Antzerkia, Krego-Martin Danza, Lasala, Manez eta Kobreak, Markeliñe, Node Akziona!, Organik, Pez Limbo, Proyecto Larrua, The Funes Troup eta Tio Teronen Semeak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gaztelurrutia: “Bisitari fidelak edukitzea eta bi heren 45 urtez azpikoak izatea dira arrakastaren gakoetako bi”

2025eko Durangoko Azoka bukatu berritan, ETBri emandako lehen balorazioan pozik agertu da Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko kudeatzeailea. Jendetza ibili dela nabarmendu du, baina erosoa izan dela bai sartzea baita bertan zehar ibiltzea ere. 2026ko Azokak 5 egun izango dituela aurreratu du, eta etorkizuneko erroka kulturaren jaialdi gisa sendotzea izango dela esan du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X