Liburutegi digitala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Liburubila: ehunka mila libururen artean zurea aurkitzeko bilatzailea

Milaka liburu, disko, pelikula eta beste hainbat produktu modu erraz eta azkar batean eskuratzeko aukera izango du erabiltzaileak.
Liburubila atariaren irudia. EiTB

Eusko Jaurlaritzak Liburubila bilatzailea jarri du martxan, milaka liburu digital, pelikula, disko eta bestelako artxiboak doan eskuratzeko edota bilatzen ari zaren liburua zein liburutegi publikotan dagoen jakiteko.

Liburubila gaur aurkeztu dute Bilbon Joxean Muñoz Kultura sailburuordeak eta Mikel Aizpuru Kultura Ondareko zuzendariak. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako liburutegi publikoen sarera konektatuta dagoen "leihoa" dela eta erabiltzaileek milaka liburu, disko, pelikula eta bestelako produktuak "modu erraz eta azkar batean" bilatzea ahalbidetuko duela azpimarratu dute.

Ordengailua, tableta edo sakelako telefonoa baliatuta, erabiltzaileak berehala kontsultatu ahalko du Euskal Autonomia Erkidegoko 500 liburutegi publikoetako zeinetan dagoen bilatzen ari den liburua, pelikula edo diskoa eta hura eskuratzeko eskaera egin.

Liburubilak hainbat produkturen informazioa biltzen du: 845.000 liburu, 16.250 liburu digital, 67.267 ikus-entzunezko artxibo (pelikulak, gehienak), 70.671 audio (diskoak, gehienak), 11.000 dokumentu digital, 4.500 irudi eta 8.646 artxibo.

"Hainbeste gauza daudenean zailena nahi duzun hori topatzea izaten da. Liburubila super-liburutegi bat da eta nahi dugun hori azkar bilatzeko aukera ematen du", adierazi du Joxean Muñozek.

Albiste gehiago kultura

teaser Karmele nueva película de Asier Altuna
con Jone Laspiur y Eneko Sagardoy
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

'Karmele' Asier Altunaren film berriaren trailerra, esklusiban

Karmele Asier Altuna zuzendariaren (Amama, Aupa Etxebeste!, Agur, Etxebeste) film luzea urriaren 10ean estreinatuko da. EITBren parte-hartzea duen filma Donostiako Zinemaldian ikusiko da lehenago, nolanahi den, Sail Ofizialaren barruan baina lehiatik kanpo, proiekzio berezi batean. Fikziozko filma Elkarrekin esnatzeko ordua Kirmen Uriberen eleberrian oinarrituta dago, Jone Laspiur eta Eneko Sagardoy ditu protagonista eta Nagore Aranburu eta Javier Barandiaran daude antzeztaldean.

Gehiago kargatu