Ikuskizun berria

Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Mitoaroa III' ikuskizuna San Mames futbol-zelaira iritsiko da 2026ko ekainaren 20an 

Zetak taldeak Bilbo aukeratu du bere ikuskizun arrakastatsuaren hirugarren zatirako, Bizkaia euskal kulturaren erdigunean kokatuz.

Mitoaroa III ikuskizunak San Mames futbol-zelaia du jopuntu. 2026ko ekainaren 20an helduko da Zetak taldearen azkena Bilbora, estadio bat beteko duen lehen euskal ikuskizuna izateko irrikaz.

Erronka historikoa izango da. Futbolaren katedrala euskal kulturaren plaza bihurtuta, aurrekaririk ez duen ekitaldi baten agertoki bihurtuko da, euskal kulturaren erdigunera eramango du Bizkaia.

Albiste ederra izan da musikazaleentzat igande goizaldean jasotakoa. Illunbetik (Donostia) egin du taldeak iragarpena, bertan emandako bigarren kontzertuan. 

Mitoaroa II ikuskizunaren iraultza teknologikoak XV. mendera eraman gaitu. 

Mitoaroa III ikuskizunak, berriz, beste jauzi bat emango du: errealitate distopiko batean gertatuko den showa izango da.

Sarrerak

Sarreren aurresalmenta irailaren 10ean (asteazkena) abiatuko dute, eta salmenta orokorra irailaren 11n (osteguna), 10:00etan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe agertokietara itzuliko da "Abandonatuak" proiektu berriarekin

Oskorrik agur esan eta 11 urtera, Natxo de Felipe berriro igoko da agertokietara disko berri batekin: Abandonatuak. Argitaratu gabe geratu ziren talde mitikoaren kantuak berreskuratu ditu proiektu honetan, eta abuztuaren 20an zuzenean aurkeztuko du Arantzazuko Santutegian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan. Philiperena taldearekin batera aritu da disko honetan, Xabier de Felipe, Przemysaw Pujanek, Esther Alba eta Karmele Castillorekin batera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X