Albiste da
Kale antzerkia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Leioako Umore Azokak 46 konpainia batu eta 19 estreinaldi eskainiko ditu

Kale artisten azokaren hogeigarren edizioak 120 emanaldi eskainiko ditu maiatzaren 16tik 19ra.
Umore Azoka
Maiatzaren 16tik 19ra egingo dute Leioako Umore Azoka

46 konpainia arituko dira Umore Azoka kale artisten Leioako azokan, herriko hainbat espaziotan, guztira 120 emanalditan. Orotara, 19 estreinaldi ikusi ahalko dituzte leioaztarrek eta bisitariek lau egunetan.

Leioako Umore Azoka maiatzaren 16tik 19ra egingo dute, eta 19 euskal konpainiak hartuko dute parte.

Antolatzaileek azpimarratu dute aurtengo programazioan “kalitatea, originaltasuna eta ugaritasuna” dagoela, batzorde artistikoak 620 proposamenen artean aukeratu baitutuzte aurtengo parte-hartzaileak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi