Mendeurreneko jardunaldiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Izenak arautzeko prozesua mintzagai, Euskaltzaindiaren jardunaldietan

Mendeurreneko VII. jardunaldi akademikoa egingo du ostegun-ostiraletan Akademiak, Gasteizen. Jarraitu zuzenean, albiste barruan.
Euskaltzaindia
Ostegun goizean hasi dira jardunaldiok

Onomastika-ondarea babestu eta gizarteratu: han-hemengo esperientziak lemapean, Mendeurreneko VII. biltzarra egiten ari da Euskaltzaindia ostegun eta ostiralean, ekainak 13 eta 14, Europa jauregian, Gasteizen.Guztira, 17 hizlarik parte hartuko dute, eta Euskaltzaindiak hiru lan aurkeztuko ditu bertan: Euskal Onomastika Datutegi (EODA) berritua, Pertsona-izendegi berritua eta Kale- eta karrika-izenen eskuliburua.Roberto González de Viñaspre euskaltzain eta jardunaldiko koordinatzaileak azaldu duenez, hori guztia “ikuspegi zabalez” egingo da. “Onomastikaren ikerketatik abiatuta, izenak normatibizatzeko eta gizarteratzeko prozesua aztertu eta horretaz gogoeta egin nahi dugu”, esan du González de Viñasprek.Guztira 17 hizlarik parte hartuko dute jardunaldian: Patxi Salaberri, Franco Finco, Elena Martínez de Madina, Stefan Ruhstaller, Vincenç Rivière, Hervé Gwegen eta Roberto González de Viñaspre, besteak beste.Jarraitu zuzenean:

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gaztelurrutia: “Bisitari fidelak edukitzea eta bi heren 45 urtez azpikoak izatea dira arrakastaren gakoetako bi”

2025eko Durangoko Azoka bukatu berritan, ETBri emandako lehen balorazioan pozik agertu da Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko kudeatzeailea. Jendetza ibili dela nabarmendu du, baina erosoa izan dela bai sartzea baita bertan zehar ibiltzea ere. 2026ko Azokak 5 egun izango dituela aurreratu du, eta etorkizuneko erroka kulturaren jaialdi gisa sendotzea izango dela esan du.

Gehiago ikusi