Onomastika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskaltzaindiak pertsona izen neutroak onartu ditu lehen aldiz

Orain arte, pertsona izen maskulino eta femeninoak soilik zerrendatzen zituen Akademiak Euskal Onomastikaren Datutegian, eta genero markarik gabeko 500 gehitu ditu: Alai, Amets, Kemen, Sustrai…
Jaioberriei eragingo die neurriak.
Jaioberriei eragingo die neurriak. Argazkia: EiTB

Euskaltzaindiak izen neutroak, genero markarik gabeak, sartu ditu bere pertsona izendegian lehenengoz, gaur Akademiaren mendeurrenaren kariaz Gasteizen egiten ari diren onomastika jardunaldietan iragarri dutenez. Horrelako 500 izen inguru gehitu dituzte (Alai, Aloña, Amaiur, Amets, Araitz, Artzain, Getari, Hurbil, Iraultza, Izaba, Jaizkibel, Kemen, Lohitzun, Sustrai…), eta pertsona izen txikigarriak, hipokoristikoak, ere (Aguxtin, Arritxu, Axun, Bittori, Engraxi, Frantxoa, Iñaxio, Itxaso, Ixabel, Jexux, Joxepe, Juantxo, Kattalin, Manu, Txetxu, Xabi…) txertatu dituzte.

Izendegi berriak izaera “irekia eta dinamikoa” izango du, aldiro-aldiro gaurkotuko dute (“zerrenda zabalik dago oraindik”) eta Akademiaren webgunean egongo da kontsultagarri, “Euskaltzaindiaren betebeharra baita euskal pertsona-izenen zuzentasun linguistikoa bermatzea”.

Euskaltzaindiak azaldu duenez, Espainiako legerian 1957ko Legeak beren-beregi debekatzen ditu “sexuari buruz okerra eragiten duten izenak”. Erregistro Zibilari buruzko 20/2011 Legeak ezabatu behar zuen debeku hori, baina oraindik ez da indarrean jarri.

Pertsona-izendegiarekin batera, Euskal Onomastika Datutegi berritua (100.000tik gora dira gehitutako erregistroak) eta Kale- eta karrika-izenen eskuliburua ere aurkeztu ditu gaur Akademiak Gasteizen, mendeurrena dela eta egin dituen zazpigarren jardunaldi akademikoetan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X