Itzulpenak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Itzuli itzultzaile automatikoa, mugikorretan ere erabilgarri

Web bertsioan, 50.000 itzulpen egiten dira dagoeneko, eta gaur aurkeztu duten aplikazioak ahots bidezko itzulpenak egitea ahalbidetzen du.
18:00 - 20:00
Itzuli itzultzaile automatikoa, mugikorretan ere erabilgarri

Eusko Jaurlaritzak Itzuli itzultzaile neuronalaren mugikorretarako aplikazioa (Android eta iOS) aurkeztu dute gaur goizean, Eusko Jaurlaritzak iragan urriaren 16an aurkeztutako itzultzailearen azken garapena.

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak eta Xabier Arrieta Eusko Jaurlaritzako Informatika eta Telekomunikazio zuzendariak gaur Donostian egindako aurkezpenean azaldu dutenez, itzulpenak ahotsetik abiatuta egiteko aukera eskainiko du urriaren 16an aurkeztutako itzultzailearen azken garapenak.

Itzulek bi hizkuntzak beren eguneroko bizitzan erabiltzen dituztenei “tresna berritzaile eta eraginkor bat” eskaintzen diela esan du Zupiriak.

Gainera, “mugikorra ordenagailua baino gehiago erabiltzen denez Interneten sartzeko”, zerbitzua app-aren bidez ere ematea erabaki dute.

Arrietak, bestalde, zehaztu du gaztelania-euskara itzulpenak ohikoagoak direla euskaratik gaztelaniara egiten direnak baino, “bi aldiz gehiago gutxi gorabehera”.

"Hala ere, euskara-gaztelania itzulpenetan kalitatea hobea da. Oso denbora gutxi darama funtzionamenduan, baina ikusten dugu erabilera asko zabaldu dela eta hainbat arlotara iristen dela, hala nola hezkuntzara edo administrazioaren esparrura. Itzuli-ren erabilera egunez egun hazten ari da", adierazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gaztelurrutia: “Bisitari fidelak edukitzea eta bi heren 45 urtez azpikoak izatea dira arrakastaren gakoetako bi”

2025eko Durangoko Azoka bukatu berritan, ETBri emandako lehen balorazioan pozik agertu da Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko kudeatzeailea. Jendetza ibili dela nabarmendu du, baina erosoa izan dela bai sartzea baita bertan zehar ibiltzea ere. 2026ko Azokak 5 egun izango dituela aurreratu du, eta etorkizuneko erroka kulturaren jaialdi gisa sendotzea izango dela esan du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X