Hiztegigintza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskaltzaindiak "Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa" berriztatu eta sareratu du

2019an paperean argitaratu zen hiztegia linean jarri du orain Euskaltzaindiak. Hitzen sorrera aztertzen eta azaltzen duen hiztegia da "Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa".
"Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa"
"Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa" Interneten dago kontsultagarri

Euskaltzaindiak Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa (EHHE) lanaren bigarren bertsioa aurkeztu du gaur. 2019an paperean argitaratutako lana Sarean jarri du orain Akademiak, web bidezko kontsultak egiteko moduan.

Gainera, Joseba Lakarra euskaltzain oso eta hiztegiaren zuzendariak argitu duenez, formatu aldaketaz gain "asko izan dira testuan bertan eginiko aldaketak eta gehiketak, edukizkoak zein formazkoak".

Labur azalduta, "hitzen sorrera aztertzen eta azaltzen duen hiztegia" da EHHE, Lakarraren hitzetan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X