Biba Iruña bizirik!
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Don Patricio, Amaia, La MODA, Zea Mays eta Califato 3/4, Iruñeko udako gauetan

Iruñeko Udalak musika, antzerki, dantza, zirku eta beste hainbat diziplinatako 400 ekitaldi baino gehiago aurkeztu ditu udarako.
Zea Mays
Zea Mays izango da Ziutadelan arituko den taldeetako bat

Iruñeko Udalak "Biba Iruña bizirik!" 400 jarduerako programa jarriko du martxan udan, eta, udal arduradunek azpimarratu dutenez, pandemiaren aurreko protokolo guztiak zainduko dituzte ikuskizun horietan guztietan.

Ziutadela izango da proposamenaren agertoki nagusia. 800 laguneko edukiera izango du, eta udako ostiral-larunbatetan berorren gainean egongo dira Don Patricio, Anne Lukin, Kutxi Romero, La Mala Rodríguez, IZARO, Amaia Romero, Bad Gyal, Califato 3/4, Zea Mays, Skakeitan + Skabidean eta beste talde eta bakarlari asko.

Ikuskizun horietarako sarrerak ekainaren 16an jarriko dituzte salgai www.pamplonaescultura.es webgunean.

Ziutadelan bertan, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak doako ikuskizuna eskainiko du hiru egunetan (uztailak 4 eta 28 eta irailak 4), eta bere figurak Arma Gelan ikusgai egongo dira uztailaren 6tik 14ra, herritarren gozagarri.  

Gainera, Ziutadelan bertan, igandeetan musika banden kontzertuak egongo dira uztailaren 2tik irailaren 5era; astelehenetan, folklore zikloaren txanda izango da; eta ostegunetan jazzari begiratuko dio "Biba Iruña bizirik!"ek.

Uda honetan, "Musika-aretoak kalean" proiektua berriz egingo dute, egun gehiagotan. Sektoreari laguntzeko, pop, heavy, folk, rock, reggae eta punk kontzertuak kalera aterako dira, eta Leihotikan, Simona, The Lizard arituko dira, besteak beste.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X