Hiztegia moldatu dute
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Narkoak", "txikiteroak", "dietistak" eta "kafetxoak" hiztegiratu ditu Euskaltzaindiak

Akademiak 329 forma berri, 211 sarrera eta 118 azpisarrera, jaso ditu azken sei hilabeteotan, eta Euskaltzaindiaren Hiztegian daude dagoeneko.
Sei hilean behin eguneratzen dute Euskaltzaindiaren Hiztegia
Sei hilean behin eguneratzen dute Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiak 329 forma berri jaso, eta 306 moldatu eta findu ditu azken sei hilabeteotan, eta moldaketa zein berrikuntza guztiak Euskaltzaindiaren Hiztegiari erantsi dizkio.

Akademiak urtean bitan sareratzen ditu berrikuntzak, 2016an Euskaltzaindiaren Hiztegiaren bigarren argitalpena paperean atera zenetik, eta 2021eko bigarren urterdian eginiko lanaren emaitzak jasotzen ditu gaur sareratu den eguneratzeak.

Miriam Urkia Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arduradunak esan du "asko eta askotarikoa" dela azken sei hilabeteotan landu den materiala. "Hitz berriei erreparatu bai, baina batez ere lehendik dauden sarrerak eta azpisarrerak berrikusten, osatzen eta zuzentzen ibili gara, lan hori ez baita inoiz amaitzen", azaldu du Urkiak.

"Apuratu", "doktrinamendu"...

Hitz hauek gehitu dituzte azken ekinaldi honetan, besteak beste: apuratu, narko, hormatzar, efektibo, dietista, kafetxo, ponentzia, artefaktu, arpilatze, faktoria, light, literal, lurrazpi, joskintza, partzela, tik-tak, txikitero, pisukide, ibuprofeno, doktrinamendu, podcast...

Azpisarrera berrien artean ere badira berrikuntzak. Esaterako, arrisku(-)egoera, haur(-)eskola, orri(-)bazter, setio(-)egoera, sexu(-)abusu, sexu(-)eraso, hil ala biziko, lan(-)istripu, larrialdi(-)zerbitzu, off-eko ahots, berri(-)agentzia, klima(-)aldaketa, klima(-)larrialdi, esklusiban, foru(-)zuzenbide gehitu zaizkio hiztegiari.

Gaur egun, Euskaltzaindiaren Hiztegiak 49.596 forma ditu guztira, 40.002 sarrera eta 9.594 azpisarrera.

*Bide batez, artikulu honen titularrean ageri den hiztegiratu hitza ere ez dago oraindik hiztegiratuta. Hurrengo orrazketan, akaso.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X