Euskaltzaindia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Miren Agur Meabe euskaltzain oso izendatu dute

Xabier Kintana euskaltzain emeritu izatera pasatu eta gero gelditu den hutsunea beteko du bizkaitar idazle eta itzultzaileak.
Miren Agur Meabe
Miren Agur Meabe

Euskaltzaindiak Miren Agur Meabe bizkaitar idazle eta itzultzailea euskaltzain oso izendatu du ostiral honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregian egin den osoko bilkuran. Xabier Kintana emeritu izatearen ondorioz (75 urte bete ditu) sortutako hutsunea beteko du Meabek, Akademiak jakinarazi duenez.

Hautagai bakarra aurkeztu zuten euskaltzainek, Miren Agur Meabe, eta gaur jaso du behar zuen babesa.

Orain, zortzi hilabeteko tartea izango du euskaltzain lekeitiarrak sarrera hitzaldia prestatzeko, eta epe berdina izango du erantzunezko idazkia egin behar duen euskaltzainak berea prestatzeko. Gero, harrera ekitaldia egingo zaio.

Gaur egun, 24 euskaltzain osok (Andrés Urrutia, Sagrario Aleman, Adolfo Arejita, Xarles Videgain, Paskual Rekalde, Aurelia Arkotxa, Miren Azkarate, Jean-Baptiste Coyos, Patxi Goenaga, Jose Irazu 'Bernardo Atxaga', Jabier Kaltzakorta, Joseba Andoni Lakarra, Beñat Oihartzabal, Miren Lourdes Oñederra, Miren Agur Meabe, Andoni Sagarna, Patxi Salaberri, Pello Salaburu, Alfontso Mujika, Ana M. Toledo, Patxi Zabaleta, Mikel Zalbide, Miriam Urkia eta Roberto Gonzalez de Viñaspre.), zazpi euskaltzain emerituk (Jean-Louis Davant, Txomin Peillen, Jose Luis Lizundia, Patxi Uribarren, Andres Iñigo, Ibon Sarasola eta Xabier Kintana), ia 150 bat euskaltzain urgazlek eta 68 ohorezko euskaltzainek osatzen dute Euskaltzaindia.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X