Durangoko Azoka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arte eszenikoetako lan bat sarituko dute aurten Durangoko Azokaren Sormen Bekan

Bosgarren urtez, Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak laguntza emango diote sormen lan bati, eta Durangoko 2023ko Azokan ikusi ahalko da horren emaitza.
Durangoko Azokako Szenatokia gunean aurkeztuko dute lan irabazlea, 2023an. Argazkia: Gerediaga.
Durangoko Azokako Szenatokia gunean aurkeztuko dute lan irabazlea, 2023an. Argazkia: Gerediaga.

Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak Durangoko Azokan emango duten Sormen Beka Da! laguntza aurkeztu dute gaur, ostegunarekin. Egitasmoaren helburua "euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei  bidea erraztuz euren lana ezagutzera ematea" da.

2022an, arte eszenikoen arloko pieza laburreko proiektu proposamen bat sarituko da, aurkezpenean azaldu dutenez.  Beraz, antzerki, zirko, dantza, performance, magia … disziplinetako proiektuak edo beste kultur disziplina batekin uztartutako proiektuak hartuko dituzte aintzat epaimahaiko kideek.

15.000 eurorekin sarituko den proposamena 2023an Szenatokiko, Durangoko Azokan antzerkiari eskaintzen zaion guneko, eskaintza nagusia izatea da deialdi berriaren helburua.

Aurreko lau edizioetan, literatura, musika, ikus-entzunezko eta proiektu digitalak saritu dira: ATOPIArpg euskarazko rol jokoa, Kai Nakai abeslariaren diskoa, "Bañolet" lau ataletako telesaila eta "Barraka" bideojokoa

2022ko irailaren 21era arte aurkeztu ahalko dira proposamenak, eta ebazpena Durangoko 2022ko Azokan iragarriko dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X