Lexikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Neoloteka, euskarazko neologismoen gordetegia

Uzei terminologia eta lexikografia zentroak "Neoloteka" ataria sareratu du, euskarak beste hizkuntzetatik mailegatzen dituen edo hiztunok sortzen ditugun hitz eta esamolde berriak biltzeko webgunea.
neologismoak hitz berriak
18:00 - 20:00
Neoloteka, euskarazko hitz eta esamolde berriak jasotzen dituen ataria

Euskara, munduko beste hizkuntza guztiak bezala, etengabe ari da eguneratzen, errealitate, uste, gailu eta ideia berriei egokitzen, eta beroriek izendatzeko hitz eta esamolde berriak sortzen, nola bere baliabideak erabiliz (eratorpena, konposizioa, zabalkuntza semantikoa…) hala beste hizkuntzetatik mailegatuta.

Horren aurrean, Uzei terminologia eta lexikografia zentroak "Neoloteka" sortu du, "euskarazko hitz berrien ataria". Euskarazko "hitz eta esamolde berriak" bilduko ditu, eta etengabe osatuko du Uzeik: "Hilero, 20 sarrera inguru gehituko dizkiola aurreikusten dugu", azaldu dute.

Zer da, baina, hitz edo esamolde berri bat? "Euskaltzaindiaren Hiztegia"ren paperezko azken bertsio argitaratua, 2016koa, hartuko du Uzeik erreferentziatzat: hiztegi arauemaile horretan ageri diren formak ez dira Neolotekan agertuko.

Hartara, orain arte Neolotekan bildutako forma batzuk dira, esaterako, "arzalpen", "biopic", "ekoantsietate", "kanperizatu", "triklatu", "woke"  eta "ziztada kimiko".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X