Laino, behe-laino, mendebal-laino, izar-laino, mendi-laino, arrasta-laino, arraxina-laino… Zinema-laino!
Aurrera doa Canneseko Zinemaldia, gureek setiatu duten zinema festa-merkatu-azoka-erakusleiho-ametsetako eta amesgaiztoko fabrika. Han desira guztiak bete ahal izaten dira eta aldi berean…zapuztu. Ez tristatu, otoi, euskal zinemagileek, programatzaileek, jaialdi zuzendariek, ekoizleek, saltzaileek zein erosleek ez dute atzera pausorik eman Kostalde Urdinean. Ezta abiada hartzeko ere.
Bihar, ostirala 18an, Merkatuan ireki berri den Fantastic Pavillion, non planeta honetako beldurrezko zinemaldirik garrantzitsuek ospatzen dituzten bere akelarre zeluloidezkoak, Euskal Fantasiaren gaineko mahai inguru/mintegi/topaketa egingo da, Paul Urkijo banderadun hautaturik. 21ean, aldiz, txanda egokituko zaio Euskal Herrian eta hemengo jendearekin Carlota Peredak filmaturiko La ermitari. Lehenbiziko irudiak dastatuko dituzte gonbidatuek. Egun berean, La Croisetteren beste puntan, Espace Miramar delakoan, Irati Gorostidik Contadores defendatuko du La Semaine de la Critique sailean, mugarik onartzen ez duten epaile, ikusle eta aukeratzaileen aurrean. Ordurako, Alex de la Iglesiaren 30 monedas telesailaren bigarren denboraldiaren berri izango dute zorioneko hainbatek. Igandean, Bilboko Zinebi jaialdiak babestu egingo du, munduko zenbait zinema programatzaileren aurrean eta Gijongo zine festarekin konplizitate erabatekoan, etorkizun handiko bi proiektu, horietako bat ere, Donostiako Giza Eskubideen zinemaldian kasik irabazi zuen Cabeza y corazón lan berealdikoa aurrera atera zuen Doxa ekoiztetxearen azken-aurreko atrebentzia, bai eta balentria ere, Larraitz Zuazoren Itoiz, Udako Sesioak…. Asteartean, jai: festa itzel baterako jaso dugu gonbita, Zinebik berak antolatua…
Ez, Kosta Urdinean eta Montecarloraino dauden ziento bat kurbetan ez ohi da lainorik. Ez behe-lainorik, ez mendebalde-lainorik. Inguruotan zaudela, zera ematen du, goizeko seietan-edo, norbaitek, zerbaitek, jainkok, jainkosak, deabruk, demoniok, piztiak, auskalo zeren/noren esklabo batek eguzkia pizten du eta zeruan iltzatu. Gaueko hamarrak pasatuta, berriz, beste auskalo nork/zerk/berorrek itzali egingo du.
Ez, normalean, Itsas Alpeetatik ere ez da lainorik jaisten, ez du hondartzetako harea bustitzen, ez du inor, ezer mehatxatzen. Ez, han ezer gutxi balioko lukete, Euskaltzaindiaren Hiztegi Orotarikoan klik azkar eta bakar batez aurkitzeko hain errazak diren laino hitzaren gaineko 527 sarrera ezberdinek.
Alta, zer litzateke zinema lainorik pe? Horretaz egin genuen batzuek hitz –ez-aspertu eta lainotsu bat bi filmek bultzaturik, bi lan interesgarriren eraginpean. Zeintzuk ote? Bilboko FANTen ikusi genuen Aitzol Saratxagaren Lanbroa film laburra eta gure etxe ondoko hainbat zinema ez hain korrientetan eskaintzen duten Martin Scorsesek ekoizturiko Joanna Hoggen The Eternal Daughter, bertan Tilda Swintonek paper bikoitza egiten duelarik, alabarena eta amarena.
Bietan, lainoa paisaia, lainoa protagonista, lainoa mehatxua.
Aitzol Saratxagak ederki erabiltzen du euskal mendi/soro/oihan/landa/baserriko ikonografia eta iruditeria beldurrezko lan onetan hezurretaraino sartzen zaigun izu heze bera sumatu dezagun. Eta ez darabil bakar-bakarrik euskal plastika bisuala, baizik eta pelikuletan eta urteetan zehar gure egin dugun nazioarteko, infernuarteko hori: etxola isolatu batean bizi zara, aspaldian amore emandako aitaren konpainian. Basoa hor dago, kanpoan. Beti zelatan, beti erne, erasoa prestatzen… Aitzol ez da, inolaz ere, hasiberri bat. Eskarmentu primerakoa du, aitzitik. 20.000 especies de abejas, Cinco lobitos edo Imanol Ortiz Lopezek zuzendutako Alumbramiento (Bilboko FANTen ikara eta ausardia handiko beste sorpresa bat) bezalako proposamenetan da lan egina.
The Eternal Daughterrek, berriz, estu eta galant heltzen dio ipuin gotiko onenei dagozkien estiloari, erritmoari. Hor nonbait existitzen (bide) den mundu horretatik urrun/at dagoen hotel batean, minez den emakume batek aurkitzen du aterpe. Kanpoan, lainoak besarkaturiko jardina. Barrualdean, desolamendua…
Bai, Cannesen lainorik ez. Gurenenean eta gure zeluloidezko barne paisaian, aitzitik, laino-jatsi, laino-koska, laino-narras, zinema-laino maitatua…
Zure interesekoa izan daiteke
“Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarrituren instalazioa, EITBren Bilboko egoitzan bisitagai
Bisitaria migratzaile eta errefuxiatuen bidaiaren zati baten erdian kokatzen duen “murgiltze esperientzia” martxoaren 11tik ekainaren 20ra paratuko dute EITBren egoitzaren 5. platoan. Sarrerak otsailaren 17tik aurrera egongo dira salgai, 11,21 euroan.
Amikuzeko libertimenduarekin, inauteri giroan murgildu da Nafarroa Beherea
Libertimenduek Donapauleko plaza hartu dute musika, dantza, bertsoa eta antzerkien eskutik. Martxoaren 14ra bitartean, beste hainbat emanaldiz gozatzeko aukera egongo da herriko sorkuntzekin.
Jone San Martinek "sORDA" ikuskizuna sortu du, gortasunaren inguruan
Dantza garaikidearen eta soinuaren zein isiltasunaren arteko elkarrizketa eskaintzen du dantzari donostiarrak ikuskizun berrian.
Bilbao BBK Live jaialdiak zinema proposatuko du otsailean
'2030 Bai!' izeneko zikloak “Maspalomas”, “La voz de Hind Rajab”, “Yo capitán”, eta “Belen” filmen proiekzioak egingo ditu, Bilboko BBK Salan. Sarrera doakoa izango da, eta solasaldiak izango dira emanaldiak bukatutakoan.
Gure! jaialdia: ikasgelatik oholtzara
Erandioko Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Ekoizpeneko zikloko ikasleek antolatu eta kudeatzen duten jaialdiaren laugarren edizioa otsailaren 6 eta 7an egingo dute Bizkaiko udalerrian.
61 kultur jarduera izan ziren iaz eguneko, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Kulturklik Eusko Jaurlaritzaren plataformak jasotako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko kultur ekitaldien % 40 euskaraz izan ziren 2025ean, eta beste horrenbeste doakoak.
“Urrats kolektiboak” pastoralaren testua, zubereraz eta batuan
Barkoxeko herritarrek 2025eko uztailaren 27an eta abuztuaren 2an eta 10ean antzeztu zuten pastorala, eta Euskal Telebistak 2026ko Aste Santuan emitituko du. EITBko Euskara Zerbitzuan euskara batura ekarri dute testua.
Jacob Elordi 2026ko Oscar sarietarako izendatu dute, Gizonezko Antzeztaldeko Aktore Onenaren sailean
Sinners filmak markak hautsi ditu 16 izendapenekin eta Siratek Nazioarteko Film Onenaren izendapena jaso du. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira izen nagusiak.
Atletico San Sebastian danborradak Jose Ramon Soroiz omendu du
Atletico San Sebastian danborradak bere kideetako bat omendu du, Jose Ramon Soroiz aktorea, hain zuzen, Donostiako Zinemaldiaren azken edizioan Zilarrezko Maskorra jaso zuena. Gaur arratsaldean hunkituta jaso du elkartearen saria, eta ahalik eta ondoen ospatu du: upelen eta danborren doinuekin bat eginez.
Labayruk bizkaieraren gramatika sareratu du
Mendebaldeko euskararen ezaugarri morfologiko, sintaktiko eta ortotipografikoak batu eta sailkatu ditu fundazioak, “euskara darabilen edo euskaraz idatzi nahi duen edonorentzat”.