Ibilbideari elkar saria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elkar Fundazioak Ikastolen Elkarteari emango dio Ibilbideari Saria

Proiektuari Elkar Saria "Kultur politiken azterketa" kultura txikietan garatzen ari diren kultur politikak aztertu eta ezagutzeko Eusko Ikaskuntzaren proiektuak jasoko du. Maiatzaren 25ean jasoko dute saria bi-biek, Adunan.
2019ko Herri Urrats jaia. Argazkia: Mikel Luloaga.
2019ko Herri Urrats jaia. Argazkia: Mikel Luloaga.

Ikastolen Elkarteak jasoko du aurten Ibilbideari Elkar Saria, Elkar Fundazioak eskaintzen duen goraipamena, "bide luzea eta Euskal Herria euskalduntzeko bidean ekarpen handia" egin duela iritzita.

"Aurreko mendeko 60ko hamarkadan, euskara eta euskal kultura zokoratuta eta galarazita zegoen garaian, hainbat euskaltzale euskaraz ikasteko eskolak eraikitzen hasi ziren. Mugimendua herriz herri zabaltzen joan zen eta ikastola sare zabala eraiki zen, Ikastolen Elkartea egituratuz. Nazio mailako erakundea da, Euskal Herriko zazpi lurraldeak bere baitan hartzen dituena, eta juridikoki interes ekonomikoko europar elkarte gisa egituratua", azaldu du Elkar Fundazioak prentsa ohar batean.

Gainera, Elkar Fundazioak azpimarratu du hain zuzen argitaletxeak Ikastolen Elkartearekin izandako harremana, "non erakunde bakoitzak bere jakintza eta baliabideak jarrita, euskal curriculuma erreferente duen ikasmateriala eskaini dioten hezkuntza komunitate osoari, Euskal Herrian eta euskaraz sortutako materiala".

Proiektuari Elkar Saria

Bestalde, "Kultur politiken azterketa" Eusko Ikaskuntzaren proiektuak Proiektuari Elkar Saria jasoko du.

"Kultura txikietan garatzen ari diren kultur politikak" aztertu eta ezagutzea da proiektu horren helburua.

Maiatzaren 25ean jasoko dituzte sariak saridunek, Elkar Taldeak Adunan duen egoitzan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X